Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kimera 1 iz irudimenak gertagarri edo egiazkotzat hartzen duen gauza, nahiz eta halakoa ez den.

Ustekizun eta kimera deitzen diote, ezinezkoa izanik ere, irudimenak sorrarazten duenari, esaterako, Jainkoa gorputz gisa eratua izateari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 216. orr.

Kimera eta ameskeria liberalaren garaia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Utopia edo kimera liberala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Jabetu gara lehendabiziko legegileek zuhurki asmatutako kimera hura ez zela gu katez lotuta edukitzeko beste baliabide bat baizik. Jainkoaren kimera zapalduta geratu zenetik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Beste guztia, bere burua arautzen duen merkatua, kimera hutsa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.

Beharrezkoa da lehiakortasunaren kimera erretoriko hori kritikatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Eta Virgiliok Eneida erre nahi du, giza irudimenaren emaitzen kimeraren eredu behinena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Beren buru kimeraz, deabruz, ametsetako piztiez, lore munstroz beteak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Ez diezagutela gehiago hitz egin beren kimeretako izakiaz eta beren erlijio sinestezinaz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kimeriko.

Hain zuzen, gutako bakoitzaren baitan, kimera-indar amaigabe bat dago, hots, oroimena, munstro beldurgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Nagusi eta libre jardun ohi duen kimera-munduak imajinatzen ditu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 92. orr.

3 mitologian, burua lehoiarena, gorputza ahuntzarena eta isatsa dragoiarena zuen animalia, garrak kaurtikitzen zituena.

Nola zitekeen gorputz hirukoitzean bakarra zenak, burua lehoi, isatsa dragoi eta enborra Kimera edo Ahuntz zuenak berak, gorputzeko gar biziak ahotik jaurtitzea?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.

Baita aho izugarritik garra darien Kimerak ere izadia bazkatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.

Frutaz kargaturiko txalupan, poste baten puntan pausatu den kaioan, nonahiko hormetan ikusten diren kimera, grifo, maskaroi, gurutzeetan...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.

4 kimerazko ik kimeriko.

Hortaz, ez da kimerazkoa esatea hizkuntza dela, hain zuzen, mintzairaren banakoa dena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus