Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haien zaldiak sendoak eta itxura harrokoak ziren, kima kizkurdunak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.
Kima zuri eta uzkorno galantarekiko [zaldi] bat badut neure. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.
Morroi bat, nahiz kalerako nahiz lur Ianerako balio zuena, zalditzarra zelatzeko nahiz kima-guraizeak hartzeko prest zegoena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.
Bi zangoen gainean xutitzen da, erortzen eta bat-batean sekulako ostikoan altxatzen da, airatzen, besoak eta zangoak luzatzen ditu, haren kuma eta buztan xuriak hedatzen dira, bela zabal eta eder bat bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 209. orr.
Gutun edo letra bat eman ondoan Pekoetxetako neska bati, honek buruan gordetzen zuen, bilo edo ile kuman, orduko modan iresia, aitzineko partea aski gora. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.