Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kilikarazi, kilikaraz, kilikararzten du ad kilikatzera behartu.
Kaiolak bezalako geletan daude, gorputzari eraginez, ilea orraztuz, nola edo hala bezeroak kilikarazteko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 219. orr.
Iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizkidan apur bat burmuinak, berretzen eta emendatzen zizkidan neure gizonezkotasun ustezkoari zegozkion humoreak Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.