Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutxi dira material erotikoarekin artearen mailara igotzen direnak, larruaren kilikaduratik haratago zure barneraino sartu eta han aztarrika ibiltzera iristen direnak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.
Bihotz taupaden erritmoa bizkortu zitzaion, garondoko kilikadura areagotu, nerbioak dantzan jarri. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.
Bat-batean Tabiraz gogoraturik, urdailean kilikadura bat sentitu zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 97. orr.
Ikuskizun horren ondorioz halako kilikadura bat sumatu nuen barrabil aldean. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 65. orr.
Haren eskuaren ukitu eztiak halako kilikadura bat sortu zion gorputz osoan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 101. orr.
Haren gorputz txiki liraina; haren arropa sexiak; haren begiak, kilikaduraz distira zerienak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.
Begietan kilikadurazko dirdira erakutsiz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 116. orr.
kilikagarria iruditu (4); kilikagarria izan (3)