Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kili-kolo (74 agerraldi, 20 liburu eta 49 artikulutan; orobat kilikolo 2 agerraldi, 2 liburutan) 1 adlag ongi finkatu gabe.

Oso kili-kolo sentitzen naiz ibiltzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Mezetara joateari utzita nengoen, eta sinesmena ere kili-kolo, horretaz gehiegi pentsatzen ez banuen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Gizasemeak lasterka ikusi ditut, kili-kolo balantzaka, eta lurrera jausten trumilka. Zutitu eta aterantz joan zen, urratsa kili-kolo.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.

Eta kalera atera nintzenean, kili-kolo xamar, neguko goiz ezti bat ari zen urratzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Ordu arteko gerrek, eta bat baino gehiago ezagutu zituen, ez zioten kendu barneko bakerik; ez zioten kili-kolo jarri bere uste oso bat bakarra ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 198. orr.

Hau ez badugu itun baten bidez konpontzen enpresak martxan jarri nahi duen proiektu berriaren etorkizuna kili-kolo geratuko da.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Hegazti gripeak oilaskoa kili-kolo laga duela.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

2 kili-kilo egin

Coca-cola poteak kili-kolo egin eta mahaitik erortzen da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 140. orr.

Aurrerantz kili-kolo egin, alde batetik bestera, gizon zuriaren zama gainean daramanaren antzera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 237. orr.

3 kili-kilo egon

Eskarmentu handiko boxealariak bezala, kili-kolo egon arren, artean eutsi egiten zion borrokari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 221. orr.

Danbatekoarekin kili-kolo zegoen gargola bat lurrera jausi zen abaila beldurgarrian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 186. orr.

Ezker hankan zituen arazoak tarteko, Orbaiz ere kili-kolo egon da astean zehar, baina jokatzeko prest dago.  Berria - Kirola   2004-03-27

NOBko ordezkariek ez zuten nahi 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan gertatutakoa errepikatzea, hots, kirolgune eta eraikin asko lehiaketa hasi bezpera arte kili-kolo egotea.  Berria - Harian   2006-02-09

4 kili-kilo ibili

Kili-kolo dabilen mahaiaren azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Asier Riesgo atezaina, berriz, kili-kolo ibili da aste osoan zehar. herria¬

Canobbio, aldiz, aulkian geldituko da ziurrenik, kili-kolo dabilelako.  Berria - Kirola   2006-03-22

Merkatua «kili-kolo» dabil, ziurgabetasun egoerak «bere horretan» dirau.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus