Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kili-kili batzuk egin nizkion eta borrokari plantan hasi zitzaidan, telebistako marrazki bizidun japoniar pairaezinetako pertsonaien gisara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.
Koitoarekin kili-kili moduko zerbait sentitzen dut, ia-ia plazera modukoa, baina indarra falta zaiona. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 230. orr.
Alde guztietara zabaltzen den plazera, kili-kiliak eta beroaldia sentitzen dituzu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.
Horixe zen nik barrenean nuena: gosearen kili-kilia. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 134. orr.
Bitsa emeki-emeki zabaltzen ari zitzaion masailetan, sudurrean kili-kiliak eraginez; belarrietatik ere sartzen ari zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.
Horrela, gurariak eta kili-kiliak sentitzen dira, garbitzeaz bat itzali egiten direnak; ezin da sinetsi zenbateraino luza daitezkeen sentimenak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.
Horrek ateratzen zuen Kako-oker bere senetik; kili-kiliak sortzen zizkion burdinazko atzapar hartan, eta gauez intsektu bat balitz bezala amorrarazten zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 160. orr.
Sabelean nahiz bizkarrean, kili-kili eta kili-kili, irri eta atsegin, zuk ez baitakizu zer den ona. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 144. orr.
-Kili-kili egiten dit lepoan zure ileak. Haren aurpegiko hautsen lurrinak kili-kili egiten zidan sudurrean eta une batez haren arnasaren hots sakona, erogarria, entzun ahal izan nuen. «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.
Sabaitik zintzilikatutako fokoen argiak kili-kili egiten zidan bizkarrean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.
Weasley bikiak eta Lee Jordan kili-kili egiten ari zitzaizkion ur-ertzean eguzkitan zegoen olagarro handi bati erroetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.
Adrianari deitzekotan egon nintzen, kili-kili egiten utziko ote zidan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 82. orr.
Hortxe dago emakumeon sentikortasun osoa; nire guztiak hortxe du etxea; ezin dut hor kili-kili egin plazerez kordea galdu gabe. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.
Kili-kili egiten digun gaia da hori, zinez. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 192. orr.
Kili-kili egin zidan ikuskizunak eta, mutila biluztu zain egon gabe, lagunarengana hurbildu nintzen, eta haren titi ederrak ferekatu nituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 75. orr.
· Hats epelak kili-kili belarri puntan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.