Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amak kikara bat bete zion kafe egin berriaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 155. orr.
Etenaldi bat egin zuen kikara ahora eramateko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.
Kikara ezpaineratu, barrukoa hustu, eta erretiluan utzi ondoren zutitu egin zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.
Pentsatu gabe, nire kikara hartu, te hondar bat baitu, eta ezpainetara eraman dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 247. orr.
Osaba Vernonek tearen kikara hustu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.
Kafea zerbitzatu zion gero kafeontzitik kikarara. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.
Ur beroz betetako kikaretan ipini zuen kafe hautsa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 122. orr.
Azkenean kikara irauli egin zitzaidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.
Nevillek bigarren kikara apurtu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.
Harraskara eramaten ditu kikara eta platera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.
Zutitu eta kikarak jaso nituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 25. orr.
Aita itzuli egin zen mahairantz, kikara eskuan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.
Fereka egin nion neure kikararen gider tikiari, ezpainetara gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.
Portzelanazko kikara politetan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 23. orr.
Kafea kikaretan hozten ari zen, hirugarrenez. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 178. orr.
Kikarako kafeari begira gelditu zen, edateko gogoa zapuztu egin izan balitzaio bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.
Kikarakoa edan eta mahai gainean utzi zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 72. orr.
-Tira, hartuko al dugu kikara bat te? -esan zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.
Etxera igo eta kikara bat kafe prestatu nian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.
Emakume gizen bat kikara bat kafe eskatzen ari zen barran. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 252. orr.
Kikara bat salda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.
Kikara bana ur zekarrela eskuetan itzuli zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
Pare bat kikara kafe hartu zuen purutxo bat erre bitartean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.
Zerbait marraskatzen ari zen, gero mamurtzeko eta kikara kafez bultzatzeko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.
Adelak irribarre egin zuen, kikara barrura begira, koilaretxoarekin jolasten zen bitartean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.
Kaferako kikara-multzo bat erosi nion, Bidasoako portzelanazkoa. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.
Bi senar bidaliak zituen beste mundura beste horrenbeste kikara-kolpez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.
Hartu te-kikara bat apaletik, etorri niregana eta bete egingo dugu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.
Bi kafe kikara hutsen artean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 189. orr.
Kafe-kikara baten aurrean eserita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.
Esku ahurretan bildu zuen kafesne-kikara. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 51. orr.
Mezzorado kikara bat oso bildua paperean eta soka batekin lotua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.
Plastikozko ume-kikarak, haur gutunak klarionaz idatziak. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 58. orr.
kafe kikara (30); kafe kikara bat (7); kikara bat bete (3); kikara bat kafe (6); kikara bat te (6); kikara bete (4); kikara eskuan (4); kikara eskuetan (3); kikara ezpainetara (3); kikara hartu (5); kikara hustu (6); kikara hustu zuen (3); kikara mahai gainean (4); kikara utzi (5); portzelanazko kikara (3); te kikara (13); te kikara bat (6)
kafe kikarak (5); te kikarak (6)
kafe kikararen (3)
kafe kikarari (5)