Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zinez hunkigarria bien arteko kidetasuna, hobeki erran egiazko adiskidetasuna. Herria 2001-10-11
Kidetasun hau bereziki estua zen kristautasunaren eta mahayanaren artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.
Ez da harritzekoa kidetasun hori egotea argi eta garbi elkarri lotuta dauden bi prozesuen erritmoen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.
Zein kidetasun izan dezake Jainkoaren tenpluak sasijainkoekin? Elizen arteko biblia 2 Ko 6,16
Alde bateko eta besteko determinazio nazionalen analogia, kidetasun eta osagarritasunaren agergarri. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.
Kondena batek eragina zela Andreasen portaera ere, eta kondenaren kidetasun hark ozpin gehiago eransten zion Noraren oinazeari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
Eta nabarrisco honekin morisco hitzak duen kidetasuna datorkit burura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.
Baina hor ibilbide parabolikoa susmatzen dugu, elipsearekin kidetasuna duena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 233. orr.
Ezkondu ezagunen batekin, ezkondu kidetasunen bat edo partekatzeko zerbait duzun norbaitekin. Berria - Kultura 2006-01-10
Testuen ulerkera alegoriko hori eta esangura ezberdineko hitzen kidetasuna aintzat hartu nahi ez balu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.
Gorpuztasuna edo sorkariekiko kidetasuna adieraz dezakeen guztia. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 137. orr.
Bazirudien txokolateak gure lehengo gertutasuna eta kidetasuna pizten zituela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.
Hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.
Bai barealdian eta bai zakarraldian, bai kidetasunean eta bai etsaigoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.
Andreasek, hortz zuri-zuriak erakutsirik, kidetasunezko irribarrea egin zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.
Txakurtxoa zeure alboan jarriko da, ez etxetiarrak baina kidetasunezkoak diren miazkadak eman ondoren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.
Frantses eta ingeles irabazleen arteko kidetasun ederra laster desegin zelakotz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.
Kidetasun berezi bat da, okerrean dabiltzan bi lagunen artean sortzen denaren gisakoa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.
Beren obren artean kidetasun handia dagoela-eta. Berria - Kultura 2006-03-14
Zirrara atsegingarri bat, halako kidetasun edo haurridetasun kontsolagarri bat-edo. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.
Liburuaren hasieran esaten zaigunez aspaldiko kidetasun batek lotzen ditu pertsonaiok, baina bukaera aldera jakingo dugu paper arriskutsu batzuk direla harreman horren lotura. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 23. orr.
Lantegiko emanaldietan zehar, benetako kidetasuna sortu zen bien artean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.
Bai, Gabinek halako kidetasun bat nabari du Hausterrekin. «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.
Anaitasuna berriz, [...] ez zitzaion axola, jendeen arteko kidetasunean ez baitzuen sinesten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.
Zenbait animaliak kidetasun-lotura sendoak sortzen dituzte, elkarren arteko dependentzia loturak esango genuke. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 147. orr.
Kultur oinarri heleniko komunak ez zuen haren bihotzean kultura beraren oinordeko ziren greziar garaikideekiko kidetasun-sentimendurik sortu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.
Eta mundu bereizi bat da, bere kidetasun-zentzu, bere hizkuntza, kode, mito eta ohiturekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.
Gizakiak aparte, ez dugu Naturaren baitan deus berezirik ezagutzen haren Izpirituak bozkaria gaitzakeenik, eta harekin adiskidetasunak edo beste kidetasun mota batek lotzen ahal gaituenik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 523. orr.
Beraz, ez dut uste ekonomia kontua denik baizik eta kidetasun kontua. Berria - Mundua 2004-10-22
Troiarren eta pertsiarren artean, biak "asiar" ziren aldetik, sentimendu-kidetasuna zegoela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.
Urkatzeekiko arreta galtzen hasita zegoen, bada, Nora, Alice eta Mary ahizpak oholtza gainera igo eta haien antz-kidetasunarekin entretenitu zenetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.