Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kezkabide iz kezkatzeko zergatikoa; kezka sortzen duen gauza. ik kezkagai.

Bi italiarrek kezkabide gutxiago ematen zidaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.

Alabarekin ez zuen kezkabiderik izan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

Aski kezkabide ederra banuen haatik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 449. orr.

Jatetxea eta hotela hurrean egoteak beste kezkabide bat zekarkidan, biok batera batetik bestera joateko planik bururatu ote zitzaizun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 44. orr.

Hala ere, ez zen kezkabide noiz, non eta nola lor zitekeen errepublika ezin hobe hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus