Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldi hori, normalean keynesianismo deitzen zaiona, Estatu Batuetan hasi zen, 1933an abian jarri zen New Deal delakoarekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.
Aipatu hiru joera handien artean, dudarik gabe keynesianismoa da ezezagunena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.
Keynesen obrari keynesianismo arruntaren obra gailendu zitzaion. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.
Europan bereziki, lanpostuak sortzeko arazoaren iturritzat jo izan da keynesianismoaren garaiko zurruntasuna: lan-merkatuen gehiegizko arauketa eta sektore publikoaren nagusitasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.
Neoliberalismoak keynesianismoaren lekua hartu zuen eta zalantzan jarri zuen estatuaren esku-hartzea [...]: estatuaren esku-hartzea bilakatu zen arazo ororen errudun. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.