Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun guztian kexuka ari da, uneoro-uneoro bendak aldatzeko eskatzen ari da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.
Izarrei kexuka ari den emakume bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.
Gaur lepoan bufanda handi bat duela dabil, lepagogorra duelako, eta Van Daan jauna ere kexuka dabil, gerriko mina duela-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.
"Ez da nire errua", esango du kexuka Melaniek. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.
Eta bisirra ere kexuka joan zitzaion erregeari. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 129. orr.
Emakumea kexuka hasi zen, armairua zabalegia zela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 244. orr.
Gero bestea berriro hasi da bere zoritxarraz kexuka. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 61. orr.
Laster hasi zen Avigdor kexuka, Peshek gaizki tratatzen zuela-eta. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.
Auzokoak sartu dira etxera, eta armairutik hainbat ahots kexuka entzun dituzte. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 246. orr.
Zangetara salto egiten zuten edo ihesean joaten ziren, kexuka, zulo ilunetan ezkutatzera, esperantza orotarik urrun. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.
beti kexuka (4); kexuka ari (11); kexuka ari zen (4); kexuka hasi (15); kexuka hasi zen (4); kexuka hasten (4); kexuka joan (3)