Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nafarroako 0-3 zikloko plataformak 559 kexu aurkeztu dizkio Arartekoari. Berria - Euskal Herria 2006-01-31
Era berean, diru laguntza gehiago eskatuz ikasleek egindako 1.500 kexu inguru helarazi zizkioten Nafarroako Gobernuari. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Gizarteko injustiziaz eta lagunen saldukeriaz kexua. Elizen arteko biblia Sal 55,1 tit
Azkenean, neskame errukarriak printzesaren amarengana jo zuen bere kexua azaltzera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.
Gutunak bidaltzen dituzte egunkarietara beren kritikak, protestak, kexuak, arrangurak agertuz. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 62. orr.
Irakurlearen defendatzailea, eta irakurlearen kexuak eta iradokizunak jasota, soluzioak emateaz arduratzen da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 11. orr.
Ez dut horren kexu bakar bat ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 154. orr.
Inoiz ere ez diegu kexu baten antzeko hitz erdirik entzun. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.
Ekitaldien agenda amaitu behar dugu -esan zuen Mirenek, kexu apal batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 29. orr.
Egunaren zarata, oihu eta kexu guztiak isildu direnean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 144. orr.
Herriaren kexuak etengabeak ziren, eta izutu egiten zituzten hartzekodunak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.
Garraiozaleen kexuak isilekoak izan ziren oso. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.
Baina hari entzuteko irrikaz baitzegoen, kexu gisako batez esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.
Gurpiletatik zetorren kexu zakar batek eman zigun izotzaren berri. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.
Harri-txintxarrek kexu ozena ateratzen dute gure ibilian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.
Iratzargailuaren kexu kirrinkaria garuna zulatzen ari zaizu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.
Kexuaren arintzeko psikoanalista on baten beharra neukala kolpatzen nuen nirekiko, etsia. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 20. orr.
Haurra ene kexuaz ohartu zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 58. orr.
Harrien oinetan berde-gris eta urrunean urdin sakon nahasten zen itsasoaren kexuan bermatu nuen soa. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.
Oso noizbehinkako kexu-intziri bat edo beste baizik ez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.
Quenuk kexu aurpegia ipini zuen, baina emazteak ahoa itxi zion, hitz hauek bortitz gehituta: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.
Bizi astun baten nekepean kexu-izerditan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 112. orr.
-Hara, hemendik ez dut ezer ikusterik izan -esan zuen Golek kexu-itxurak eginez-. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 46. orr.
Sukaldera heldu orduko kexu bulta batek inarrosi ninduen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.
-Hobira nazazu -egiten dit erregu txoriak eta, haren hegal hautsien zokondoetan, harren antzera higitzen dira gaitzespen-kexuak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.
Atso kexu eta mainati harengandik sekula esperoko ez genuen zakarkeriaz erantzun zigun. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.
Ibiltzea egintza autonomo eta iraunkor bat da eta, bitxikeria, ibiltaria mugitzen da ohiko eta eguneroko mugimendu kexuari ihes egiteko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.
Kexu ikusi dut The Guardian egunkaria Oxfordeko goren mailako ikasleen ingelesa dela-eta. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 97. orr.
Nire antzean, kexu zebilen ontziburuaren seme Martin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.
Osaba kexu eta arranguratsu sumatu nuenean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.
Zintzoak gobernari, herria pozik; gaiztoak agintari, herria kexu. Elizen arteko biblia EsZ 29,2
Jendetza gaitz baten erdian pasatzen gira, kexu eta dena mehatxu, haurrak guri ziztuka eta harrika. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.
Egia erran, ez nuen egundaino hain kexu ikusia. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.
-Ez du ahalkerik, zerri horrek -kexu mintzatu zen Kattalin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 143. orr.
Baionako Ospitaleko langileak, kexu. Berria - Euskal Herria 2006-01-29
Bi segunduz, kexu batean egon naiz, egin beharrak nituen azken sei kilometroak izpiritu eta gorputzean sartuak eta asimilatuak nituelakotz, eneganatuak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.
Goiko solairukoak kexu batean bizi dira; guri, berriz, ez zaigu horren tragikoa iruditzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.
Kasu egidazu eta erantzun; urduri nago, kexu batean eta dardaraz, Elizen arteko biblia Sal 55,3
Herria kexu zen iruzur hura zela eta. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.
Bere zoritxarraz kexu zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 59. orr.
Buruko minaz kexu zen, eta gero odol-presioak belarrietan eragiten dion txistu eta burrunbaz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.
Horra zergatik nahi nukeen jakin, zuek euskaldunak zertaz zareten kexu, zer duzuen arrangura. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.
Buruko minaz kexu zen, eta gero odol-presioak belarrietan eragiten dion txistu eta burrunbaz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.
Gurasoak kexu ziren lo gutxi egiten nuela eta argaltzen ari omen nintzelako. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 18. orr.
Kexu zara gauzak ez direlako antolatzen zure inguruan lore sorta baten gisa, zuk horretarako deus egiten ahalegindu gabe. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 244. orr.
Zeren kexu izango dira, gero, ekaitzak beren itsasontzia mila puska egiten baldin badie? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 166. orr.
Zer duzue zuek? -herritarraren abisuaz kexu zen-. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.
Ene lagunak ez ziren horretaz biziki kexu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.
Bidarten, igande arratsadean, kasu egilerik ez den gune batean mainatzen ari zelarik, Errusiatik heldu zen 55 urteko kamiunzain bat, [...] ito da batere funtsik gabe, itsasoa frango kexu izanki-eta. Herria 2004-09-16
Solasaldia mozten dute, kexu kexu, batak besteari ifernuko on dela erranez. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.
Irabazle hauk kexu kexu abiatu dute partida hau, 12-3 eta 23-6, aintzinekoak gogotik larderiatuz pilota, batean sarerat eta bestean gibelerat, eta gibelekoak atxikiz bere jo segur eta bipilarekin, hora garaztarrak finalerditan ditugula oraingotz. Herria 2001-01-11
Oharpen hori Basoik egiten du, kexu kexua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.
Kexu-kexua erran nion. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.
Michel Hiriart auzapezak kexu kexua salatu du gertatu dena. Herria 2001-02-15
bazterrak kexu dira (7); jendea kexu da (5); kexu ageri (5); kexu agertu (45); kexu agertu zen (14); kexu agertu zitzaion (3); kexu azaldu (18); kexu azaldu zen (6); kexu azaltzen (5); kexu egin (6); kexu egin zuen (3); kexu eta arranguratsu (3); kexu gorrian (5); kexu izan (19); kexu izateko (5); kexu izateko arrazoirik (3); kexu izaten (4); kexu izaterik (3)
beren kexua agertu (3); kexu kexua (9); kexua adierazteko (3); kexua agertu (8); kexua agertu dute (4); kexua eragin (5)
kexuak entzun (4)
ez dugu kexurik (3); inolako kexurik (14); kexurik gabe (4)