Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitaren babesik gabe, gaixotasunak eta etsipenak zaharkitutako ama kexatiaren arduratik urrun, [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.
Zoro endekatu kexati bat, besterik ez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.
Aurpegi bihurrituak, goibelak, kexatiak, amorruzkoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.
-Anna, zu zara? -esan zuen logaleak jotako ahots kexati batek bere amaren ohetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.
Izan ere, hegazti haien ahots kexatiek Itsasoaz hitz egiten zidaten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.
Arratsa iritsi zen, gero gaua; eta elizako kanpaia jotzen hasi zen, bere ahots kexatia espazio hitsean zehar, elurtza zuri izoztuan zehar barreiatuz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.
Garrasi kexati bat egiten zuen, haurra hurbiltzen zitzaionean. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.
Zauritutakoen ilara kexati etengabeak ez ziren amaitzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 285. orr.
Husainek orduan hizketa molde kexatiz: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.
Eta besteek ere azkenean amore eman dute, kexatiarena eginez noski. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.
Kexati eta intzirika. -Tira, eta zer egingo dugu? -esan zuen kexati Merivalek. Frantzisko dohatsuagana jo zuen bere lantuekin eta haren aurrean ahuspeztu zen kexati. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.
Ez du umezurtzaren erregua mesprezatzen, ez eta kexati doakion alarguna ere. Elizen arteko biblia Si 35,17
Eta ea zertan ari zen marmarka, galdetu zion, erdi farrez erdi kexati, igartzen baitzion zertan ari zen pentsatzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 72. orr.