Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suminduta gelditu nintzen negar eta kexa hauek entzutean. Elizen arteko biblia Ne 5,6
Arrankurarik ez, ordea, kexa bakar bat ere ez! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 369. orr.
Kanpora bidalitako atzerritarren kexak eta aieneak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.
Hala ere, ez zen marmarrik, ez kexarik entzuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.
Buruko mina zen askoren kexa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.
Ez zen ateraldi burutsu bat izan, kexa bat baizik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 216. orr.
Prozesu horri buruzko kexak izan dira hainbat sektoretan. Berria - Harian 2005-01-18
Kexak izan ziren, jakina, eta baita eztabaidaren bat edo beste ere. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.
Baxurako arrantzaleen kexak ezagunak dira, baina kontserba enpresetako langileek ere presio handia egin dute beren lanpostuak mantentzeko. Berria - Harian 2005-08-21
Nire kexari zer erantzuten ote dion zain. Elizen arteko biblia Hab 2,1
Kexa horien harira, Donostia ospitaleko kudeatzaileek ikerketa hasi zuten. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Eskolatik ostutako kraion berde urdin gorriz berrosatzen genituen inoiz marinelek ate hartan zauritutako bergantinak eta kexemarinak, umeak bere labana atera eta Arrietaren mahaian egin zuen bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.
Beti kexa eta kexa habil, panpoxa hori! «Bizia lo», 2003 - 65. orr.
Kexatu natzaio, kexa baita ahulen arma. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.
Kexarik ez zen irteten haren ahotik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.
Denek egin omen zuten engainatu, gaizki tratatu eta, azkenean, abandonatu; hori da gutxi gorabehera haren kexetatik atera nuen ondorioa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.
Kexa bat jarri nahi dugu zuen irakasleetako baten aurka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.
Defentsaren abokatuak, aldiz, barrutiko Giza Eskubideen batzordean kexa jarriko duela esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Melanie Isaacs-ek aurkeztutako kexa batez ari gara. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.
Arazoak hasi zitzaizkion, ordea, Luriek ematen duen ikastaroko ikasleek kexak aurkeztu zituztenean beraren aurka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.
Diario de Navarra-k berak kexa agertu zuen Guardia Zibilaren jarreraren ondorioz. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 131. orr.
Federazioak horren gainean ere kexa azaldu du, zigorrik jartzekotan gernu analisiak hartzen baitira kontuan. Berria - Kirola 2004-09-10
SEOk kontrapasa ehizari buruzko kexa Europako Batasunera ere helarazi du. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
25 kexa aztertu dira. Berria - Euskal Herria 2006-03-30
40 kexa jaso dira, baina 31 ez dira onartu. Berria - Euskal Herria 2006-03-30
Horretaz gain, kexak entzun eta arautegiak betetzen ote ziren begiratu behar. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.
Epaileari kexak bidaltzen hasi ginen, kontaketa bakoitzeko kexa bat, eta halako batean erantzun zigun epaile horrek, arrazoia geuri emanez. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 160. orr.
Egor Timofeievitxen kexa aintzat hartu zutela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.
Espainiak egindako presioa handiegia izan zen, eta kexak ez zuen aurrera egin. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 71. orr.
Herritarren kexak bideratzeko bulegoak sortzea. Berria - Mundua 2004-07-17
Ez ditut gordeko neure kexak, bihotzeko samina isuriko dut. Elizen arteko biblia Jb 10,1
Kexa samin haien aurrean, laguna errukitu egin zen aitaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.
Kexa luze eta zehatza idatzi zien sinodo santuari eta San Jurgiren zaldunen ordenako kapituluari. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.
Kexa gogorra egin nion zuzendariari, idatziz aurrena, bekoz beko geroago. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.
Lucius Malfoy jaunaren kexa ofiziala kontuan hartzea erabaki dugu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 178. orr.
Kexa nagusiak soldata baxuen ingurukoak izan ziren. Berria - Mundua 2004-10-30
Behin batean, kexa bizian ari zen herria; entzutean, biziki haserretu zen Jauna. Elizen arteko biblia Zen 11,1
-Ongi merezia duzue! [...] -betiere "et-et-et!" edo mihi-kliska eta kexa-hasperen bat lagun jakinarazitakoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.
Nabarmen agertzen da eremu sozio-ekonomikoak, hots, enpresa pribatuen jarduerek, sorturiko kexa kopuruak hartu duen garrantzia. Komisioak dira bankuetako eta kutxetako bezeroen kexa iturri nagusietakoa. Berria - Harian 2006-04-07
Zer kexa-mota baina? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.
Hildakotzat ematen zutena, kexa gisako murmurioa bularretik atereaz, arnasestuka zerbait esaten saiatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.
Lillen bertan antolamenduari buruzko ezadostasun-kexen murmurioa abarrots bilakatzekotan zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.
kexa agertu (14); kexa agertu zuten (4); kexa aurkeztu (8); kexa azaldu (4); kexa aztertu dira (3); kexa bat aurkeztu (3); kexa handirik (3); kexa jaso (10); kexa jaso dira (7)
herritarren kexak (5); kexak entzun (4); kexak izan (4)
ez zuen kexarik (4); inolako kexarik (6); kexarik agertu (3); kexarik egon (3); kexarik gabe (6); kexarik izan (7); kontrako kexarik (3)