Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ketamina iz ikusmena eta entzumena desitxuratzen dituen droga, berez medikuntzan erabiltzen zena analgesiko eta anestesiko gisa.
Anfetamina dagoela, kokaina dagoela, ketamina dagoela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.
Azken boladan, gainera, ugaritu egin da kokaina eta psikosuspergarrien kontsumoa, ketamina eta sintesi drogekin nahastuta. Berria - Euskal Herria 2004-03-27