Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kerru iz karkaxa.
Kerrua etorri zaio, albora behatu dut zapi zikina atera duenean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.
Ahotik, eztul batez, lurreko errauts gorriarekin nahasi zen kerru malgua bota zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 252. orr.
Auskultatzea edo kolpekatzea, gernua edo kerrua aztertzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.