Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kemen (orobat gemen g.er.) 1 iz aritzeko, jarduteko, ekiteko gorputz edo gogo indarra. ik adore; kalipu.

Izan kemen eta adore! ez beldurtu, ez izutu!  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,13

Azken indarrak ia ahiturik, kemena du oraindik hitzak elkarren hurren zuzen paratzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 124. orr.

Zure indarra eta zure kemena banitu, zuk bezala zure nahia gailenarazten baneki...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.

Jaun Prefetak ukan du indar eta kemen.  Herria   2004-01-22

Kemena eta grina soberan dute, eta partida onak jokatzen dituzte. herria¬

Zeren kemena beharko baitugu beldurrak, urritasunak eta sufrimenduak gainditzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Aski kemen ukan nuen zutitzeko eta, zigarrorik hartu gabe, bainugelara joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Ez baitu lehengoen nigarrak gerorako gemenik.  Herria   2001-03-01

Zure ahuldadea kemen bihurtuko da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.

Beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.

Akiturik sentitzen nintzen, zergatik ez eta indarrik gabe, lanean hasteko ezgauza, irakurtzeko ere kemenik gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Kemen hartuta mantak baztertu eta lur izoztua zapaldu aurretik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 247. orr.

Indiarrek opioa erretzen dute jendea hiltzeko kemena hartzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

Orduan, kemena bildurik, Afifi andereak esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Une labur batean ez hitz ez hitzondo egon zen, baina laster bildu zuen kemena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

Ulises xaxatu zuen, garai batean bezainbat kemen erakusten ez zuela esanez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.

Guk txalo batzuk eginez erantzuten genuen, kemen askorik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Bere adimen bikainaren kemen guztia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 38. orr.

Kopuruaren txikia gure eztarrien kemenak berdindu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

Nire gizonen kemena urrituz zihoan, arraun eta arraun, itzultzeko aukera galdurik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Kemena galdu ez bazuen ere, argaldu eta zurbildu egin zen atsekabe haien garaian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

Beste edozein harremanetarako horma gaindiezina eraikitzen denean, naturaren kemen guztia alferrik galdu egiten da gizadiarentzat, eta zahartzaroa aurreratzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.

Abasek harropozturik eta kemen betean jarraitu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.

"Hori oso ideia ona da, Marcelino", baieztatu zuen Degrela koronelak kemenez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

Berotzen ari nintzela sentitu nuen, eta tramankulua, haragi bilduma zaintsu hura, eskuan hartu eta kemenez eragiten hasi nintzaion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

Ondorio onak ekartzen ditu -kemenezko eta konfiantzazko irribarre bat zirriborratu zuen, eta nik eskertu egin nion.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.

2 pl

Baina kemen guztiek huts egiten zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.

Asmo sendo hura bere baitaren baitan hartua zuen, bere kemen guztiak bildurik egin zuen aukera eta bere patuari buruz zihoan hartxintxar bakan batzuk beste galgarik gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Bazekienez heriotzak ez zuela inola ere ahaztea esan nahi, koloreak aztertzen erabiltzen zituen bere kemen hondarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 20. orr.

Hotzaz gutti axolatzen dire gure ihiztari kemenak  Herria   2003-01-14

3 (izenondoekin)

Kanpoan egoten zen bere kemen eskasa etengabe madarikatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Lan zailetan eta kemen handia erakutsi behar zen lekuetan soilik jarduteko irrikaz zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.

Kemen handiko gizona zen.  Berria - Kultura   2004-07-14

Jende bulartsua, kemen handikoa eta abertzalea denik ezin ukatu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Ezer asmatzea jenio hutsezko ekintza da, eta bizi garen merkataritza-aro honetan kemen fisiko handia behar da horretarako.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 151. orr.

Nire kemen morala probatu nahi izan zuela esan zidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Indar eta kemen intelektuala.  Berria - Harian   2006-05-06

Kemen politiko falta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Apeza, isipuari eraginez, hilkutxa ihiztatzen ari zen kemen handiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Batera eta bestera ez zen gelditzen, eta berrikuntza pedagogikoan parte hartzen zuen, kemen osoz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

Zirimola geldiezin batek inguratu ninduen, kemen basatiaz, eta ohetik jaiki behar izan nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Adore eta kemen biderkatuaz berrekiten zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Are indar eta kemen handiagoz ekin zioten allegroari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

Mundua -eta munduan gu! - salbatzeko lanari ekiten dio, kemen nekagaitz batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 33. orr.

Filosofo apalak, kemen fanatikorik gabe, azaltzen dituen egiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

Harrapaketa hauek saihesteko, gizon bakoitzaren kemen despotikoari eutsiko zioten eragile sentigarriak behar ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Naturak kemen itzalezin batez hornitu bazaitu, zeure burua defendatzeko eskubide utziezin bat eman badizu, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 59. orr.

4 (izenlagunekin)

Odol hotz izukaitza eta zinezko kemena erakusten zituzten beti lanean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Soslaian eginiko irudia da, harrigarrizko kemena dauka hain geldirik egoteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Eskerrak laneko kemena bederen ez nuela galdu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Gizakiaren inoizko kemenak utzitako arrasto haiek neure begien aurrean horren antzu eta ahantzi ikusteak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kemen hitzak bidaltzen dizkie Klara eta honen ahizpei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 594. orr.

Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik; kemen faltaz bai, ordea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Argi-ilun, kemen-makaltasun horrek eragozten digu argi ikustea [...] gure gogoaren sen bizi bakarra maitatzea dela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 72. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Behar duten bizi-kemen guztia bereganatzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Ez zen harropuzten bere kirol-gaitasun eta gizon-kemenez, ez zuen inoiz gezurrik esaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.

Guretzat emakumeontzat guztiz ezezaguna den halako gorputz-kemen bat izaten diten gizonek une jakin batzuetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Espazio horrek lotura estua du geografian "Aurkikuntza Handiak" eta beste alor batzuetan matematikaren aurreramendua eragingo zituen esplorazio-kemenarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus