Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kedar (orobat gedar 1 iz osorik erretzen ez den zerbaitek ekoizten duen gai beltza, zatiki txikiz osatua.

Ke, kedar, harri zahar, dinamita urrin eta hauts artean atentatuaren biktimak bilatu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 53. orr.

Ke beltzak eragindako kedar lodia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 120. orr.

Behin, neguan, tximiniako kedarrak su hartu zuen, eta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.

Ikatz-hautsa edo kedarra nahasten zaio gomari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Bidexka batetik, kedarrak eta hezetasunak beztutako harrizko bi etxeren artetik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.

Jaiki egin beharko nuke, leihoa zabaltzera sikiera: hemen, kedarraren usaina aditzen da, ustelarena, itxiarena.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 70. orr.

Morroilo gainean zegoen gedarraren azterketa zehatzak garbi erakutsi zuen atea ez zegoela morroilotua erreketa gertatu zenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 89. orr.

Gizonak kedarrez estalia zuen aurpegia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Kedarrez belztutako aurpegia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

Zapatak kedarrez belztu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

2 (erkaketetan)

Kedarra baino beltzago dira.  Elizen arteko biblia   Nk 4,8

3 (neurri banakoekin)

-Har ezazue labetik eskua bete kedar eta jaurti dezala Moisesek zerurantz Faraoiaren aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 161. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kedar usaina antzeman du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

Eguzki betean ikusten den kedar-arrastoak, ordea, argi gehiago islatzen du egun goibel batean ikusten den klarion puskak baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Haizeak bultzatutako kedar hondarrak ikusi ditu zeru herdoildu baten pean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 94. orr.

Lumak bezain arinak, kedar-izpiek gurinaren gaineko platera estaltzen zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Bekokitik etengabe kedar eta izerdi tantoak labaintzen zitzaizkion betaurrekoetara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 79. orr.

Diesel motorrek sortutako kedar partikulek dendrita zelulei kalte egiten diela frogatu baitute.  Berria - Gaiak   2004-08-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere artilezko jaka kedar-kolorea erabiltzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

6 kedar izpia.

Zerumugan kedarrak ageri dira, nonahiko suteak direla eta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.

Kedar distiratsuak ageri ziren lurrun haien erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.

7 kedar-beltz

Hori bezain ona izango da ardo-kondarrekin egiten dena: lehortu eta labean erre ondoren kolarekin nahastu eta obran ematen bada, kedar-beltzaren leuntasuna emango dio kolorearikoloreari; eta zenbat eta hobea den erabiltzen den ardoa, orduan eta hobea izango da ateratzen den beltza, kedar-beltzaren pareko ez baizik eta indigoa imitatzeko gai ere izateraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

8 kedar-garbitzaile iz kebideetatik kedarra kentzen duen langilea.

Kedar-garbitzaile zikina!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ugerra eta kedarra (8)

hautsez eta kedarrez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus