Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zigarro bat piztu zuen, kealdi luze bat bota eta, ke-lainotxoaren artetik, lasai-lasai begiratu zidan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.
Gizon motz eta petral samar bat zebilen batetik bestera argazkiak ateratzen kamera beltz handi batekin: purpura-koloreko kealdiak botatzen zituen bristada itsugarri bakoitzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.
Inguruetako hainbat tokitatik sortutako sute eta kealdi ugari ikusteak harritu zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 351. orr.
Pipa-kealdi batek eraman zituen auzo haiek berek sasoiko gizon bat deabruaren morroitzat jo, eta, besterik gabe, Samuel Wardwel sasoiko gizona urka-bilurretik zintzilikatzera. Ikatz-kealdi bat sudurrera etorri zitzaion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.