Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euria eta kazkabarra ari duela. Berria - Harian 2005-05-20
Egundoko kazkabarra egin zuen, tximista eta guzti. Elizen arteko biblia Ir 9,24
Inguruko herrietako soroetan kazkabarrak jotzen bazuen [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.
Euria ez ezik, kazkabarra ere bota zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Izugarrizko kazkabarra bota zuen Jaunak amortarren gainera, eta asko hil ziren harriak jota. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.
Itxuraz kazkabarrak eraginda, zazpi autok eta kamioi batek elkar jo zuten eta [...] auto ilara luzeak sortu ziren Donostiarako norabidean. herria¬
Aurrera joko dut, izan dadin kazkabarra, bisutsa edo uholdea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 152. orr.
Prezipitazio deitzekotan, badirudi goi altutik jausi behar duela, dela euri, elur, kazkabar edo kaxkabiko... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.
Jo zuen turuta lehenengo aingeruak, eta kazkabarra eta sua erori ziren lurrera, odolez nahasiak. Elizen arteko biblia Ap 8,7
Hala ere, ez zen hura arriskurik handiena; okerrago zen harri eta enbor hautsien kazkabar hura, menditik behera haien buru gainera jausten zitzaiena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.
Atsoek, harri eta zur eginik, hezur kazkabar hura nondik zetorren inoiz igartzen ez zutela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.
Egundoko kazkabar-aleak erori ziren zerutik gizon-emakumeen gainera. Elizen arteko biblia Ap 16,21
Kazkabar-ekaitz bortitza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.
Hor hasiko da bota eta bota, mendi kaskoak zurituz eta kostaldean kazkabar-jasa axkarrak oparituz... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.
Kazkabar eta harri-erauntsiak ere noiznahi ageri dira azken mende honetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
Hauek madarikatu egin zuten Jainkoa kazkabar-izurriagatik. Elizen arteko biblia Ap 16,21
Ur-tanta tamaina eta keru guztietakoak, kazkabar txintxarrak banaka, harri-txingor kozkorturik aleka, eta tartean elur-maluta ondo gorpuztu gabeak... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.
egundoko kazkabar (3); kazkabar erauntsi (4); kazkabar erauntsia (4); kazkabar erauntsiek (4); kazkabar eta harri (3)
elurra eta kazkabarra (3); izugarrizko kazkabarra (3); kazkabarra bota (3); kazkabarra egin (3); kazkabarra egin zuen (3)