Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kaxkartu, kaxkar(tu), kaxkartzen da/du ad adkor kaskartu.
Errealitatea kaxkartuz joan zen, funtzionariotzaren grisak tindatu zituen ezari-ezarian bazterrak. «Kuskue tanden», 2004 - 65. orr.
Hobetu ala kaxkartu egin ote zen nitaz egina zenuen irudia? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.
Bere gorputza, ordea, kaxkartu eta tippitu egin omen da eta ohean haurra amaren sabelean bezala okertua omen dago, belaunak buru ondoan dituela... Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.