Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zentzuz hitz egiten dik eta ez duk idazle kaxkar horietakoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.
Jainkoaren gizonak, aitaren madarikazioak ikusita, gizon pobretxo eta kaxkar bat hartu zuen aitatzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 506. orr.
-Bizargin kaxkar horrekin, eskale horrekin? -galdegin zuen merkatariak hizketa molde arbuiagarriz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.
Baina zu oso ezkontzagin kaxkarra zara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.
Jende kaxkar dotorez, donostiar nardagarriz inguratuta. «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.
Ardi-txakur kaxkar baina erne bat. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 100. orr.
Mahai margotu gabe bat, bi aulki kaxkar, burdin sarez itxitako leiho bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.
Beheko gela nagusian hamabi koltxoi kaxkar jarri ditiztek- Mahats-mordo kaxkar haiek bildu, dolarera bota eta zapaldu zituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Gonbidatuak lehengo bide kaxkar beretik itzuli ziren etxera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.
Nire beribil kaxkarrean abiatu gara beherantz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 73. orr.
Ermita kaxkar bat ikusi baitu, harri eta arbelez egina, goibela bera ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.
Adimen orokorraren testetan, ordea, emaitza kaxkarrak izan zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.
Ordainetan nazka eta nekea besterik ez dakarten plazer kaxkarrak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 311. orr.
Haren lanak gero eta kaxkarragoak izaki, azkenik nagusiak neurri gogorrak hartu behar izan zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.
Bizitza kaxkar honetako bidaia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1030. orr.
Kalitate kaxkarreko materialez egina. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 152. orr.
Bere ingeles kaxkarrari nik alemanez erantzun orduko igarri zidan suitzarra naizela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Baserritarren dialekto kaxkar bat. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 45. orr.
Itzulpen kaxkar hori baino ez zuen irakurri. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.
Igaro berri zuen urte kaxkarra etorri zitzaion gogora. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.
A zer eguraldi kaxkarra, ezta? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 106. orr.
Beraz, nik ere mesprezagarri eta kaxkar egingo zaituztet herri guztiarentzat. etxe hartako labore-lanak jai zuela urte hartan, kaxkar eta ahul geldituko zela soroko uzta. Elizen arteko biblia Ml 2,9
egoera kaxkarra (3); eguraldi kaxkarra (4); politika kaxkarra (6); txikia eta kaxkarra (3)
ezin kaxkarragoa (3)
baldintza kaxkarrak (4); egoera kaxkarrak (3); emaitza kaxkarrak izan (3)