Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dozenaka kartoizko kaxa eta plastikozko ontzi. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 205. orr.
Eltze edo kaxa taparik gabea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.
Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Hantxe beste 12 kaxa, hantxe 18na subfusilekin. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.
Kaxa horretan daude basoak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.
Kaxak betetzen ari direla. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 52. orr.
Non da nire pinturen kaxa? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.
Ez zuen gogoratzen kaxa noiz ireki zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Hau izan da nire kaxa ireki duen giltza. Berria - Kultura 2006-03-02
Kaxa zabaldu zuen eta lau gardenia aurkitu zituen barruan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 213. orr.
Ekarri zuten beste kaxa txiki bat, beste euli bat gordetzen zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 139. orr.
Kaxak zamatzen, Tilburyko kai berrian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.
Orga ttipi batekin kaxak karreatzen kaitik geltokira eta alderantziz. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.
Kaxak muntatzen eman du goiza. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 153. orr.
Soinua kaxan sartu eta alde egin nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.
Aparatua kaxa baten barruan eman zigutela gogoratu nuen orduan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 16. orr.
Gero diskoen kaxa aurkitu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.
Horien gainean beste hirugarren danbor bat jarriko da horizontalean, aurrekoak bezala hau ere horztuna eta beste kaxa batean sartuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.
Xafletan iristen zaion kartoia hartu eta forma ematen dio, kartoi laua zena kartoizko kaxa bihurtzen du. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.
Ez zen goizeko bakarra izan, lehena baizik, haren ostean kaxa hustu arte bata bestearen atzetik erre baitzituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.
Bi kaxa... atzo bi kaxa edan zituzten! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 116. orr.
Kaxako laranja zukua zuen hozkailuan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.
Enbalatzeko kaxaren estalkiari heldu eta altxatu egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 195. orr.
Supermerkatuko kaxako langileak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 190. orr.
Dirurik gelditzen al zaigu kaxan? Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 42. orr.
Gero atera egin zen eta bi emakume ere jaitsi ziren eta kamionetaren kaxara igo ziren. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.
Eta zura eta gatza ez dira kaxetan garraiatzen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.
Leihoaren aldean kaxetan sartuta zeuden kontserba batzuk identifikatu nahian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.
Argazkiak kaxetan metatuta zeuden idazmahaiaren gainean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 248. orr.
Besapean ekarritako karpeta zabaldu eta kaxa zapal bat atera zuen Justok. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.
Botilaz beteriko kaxa handi batzuk. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.
Tximiniaren gainean, kaxa urreztatuen eta ukendu poteen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.
Egunero-egunero, kaxa zuri distiratsuak jasoko zituen, lore bitxiz mukuru beteak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.
Sardina gazituen kaxa biribila. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 58. orr.
Ur zikinetarako ontziaren kaxa berdaxka bana estai bakoitzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.
Kamioi barruko kaxa hutsen eta burusien artean etzan dira afrikarrak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 47. orr.
Pistolarekin mehatxatu eta kaxa blindatuan zeukan guztia emateko agindu zion traje ederreko gazteak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Autoen abiadura erregulatzeko kaxa automatikoa asmatu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.
Ikerketa horiek guztiek azken buruan helburu nagusi bat zuten: teknologiaren kaxa beltza irekitzea barruan zegoenaren berri emateko asmoz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.
Kartoizko kaxa batzuetan. han zeuden mailakatuta zurezko kaxak eta ontziak lurrez beteak, landareekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.
Zinkezko kaxa moduko baten gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.
Kristalezko kaxa batean esku zimeldu bat zegoen, moztuta, kuxin gainean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.
Esku bakar batekin irekitzen dut diskoaren plastikozko kaxa eta aparatuaren zirrikitutik sartzen dut konpaktua. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.
Perkusio tresnak jo ditu diskoan: txinatar kaxa, trikitiaren maleta eta botila, besteak beste. Berria - Kultura 2004-03-19
Goian, arakatu egin zuten, pistola eta kaxa bat kartutxo aurkitu zizkioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 398. orr.
Kaxa bat puru eta dirua eman zion. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.
Hiru ontzien artean 400 kaxa sardina baino ez zituzten porturatu atzo. Berria - Ekonomia 2006-03-15
Farias kaxa mordo bat. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 40. orr.
Patatak gordetzeko kaxa barruan txiza egitea. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 98. orr.
Pospolo kaxetan sartuta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.
Nire zigarreta-kaxaren gainean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.
Quenu gozoki kaxa baten bila bidali zuen antzokiko tabernara. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Pasta-kaxa ireki eta oso-osorik sartu zituen pare bat ahoan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 51. orr.
Bi eskopetarekin irten zen, eta kartutxo-kaxa batekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 145. orr.
Azazkaletako eskuila bat, eta veronal pastilla-kaxa bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.
Txerri gantz potea edo barraskilo kaxa ekartzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
Amonak zapata kaxa batetik argazki zaharrak atera dituenean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 141. orr.
Garagardo kaxa huts baten gainean eseri zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 181. orr.
Hizki kaxa pare bat eta 1870eko inprimatzeko makina txiki bat zeuzkan, eta denda gainean "Moldiztegia" ipini zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.
Erreminta kaxa eskuan zuela. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 127. orr.
Bi maleta eta kapela-kaxa bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.
Musika-kaxa batetik ateratzen den dantzariarena egiten du pailazoak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Segurtasun kaxetan eduki ditu gordeta. Berria - Gaiak 2004-11-03
Mutur batean, kontrol-kaxa konplexu bat zegoen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Askoz ere erresonantzia-kaxa txikiagokoa noski. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 90. orr.
Ikastetxea ikasleek kanpoan arnastu dutenaren durundi-kaxa da. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Norbaitek azukre-koxkor kaxa bat hustu balu bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Arrain-kaxa pila batzuen artean erdi ezkutaturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 82. orr.
Behiala isotermo izandako kamioi-kaxa orain txabola bihurtuan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 156. orr.
Ezta hil-kaxan bere begiz ikusita ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.
Imajina hura burutik uxatzen saiatu zenean, gurutzea ikusi zuen Markoxek Erramun zenaren kaxa gainean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.
Eta kaxatik jasota seme bat ekarri zuenetik bost urtera alaba bat jaio Mariari, eta handik zazpira seme bat... Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 50. orr.
Zumarragako Sabina Urzelai ugazamak hartzen du 5.061 kaxakoa (Baldomero-Jazinto). Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.
Abiadura kaxa titaniozkoa da guztiz aurten. herria¬
Balak zeharkatu egingo zioan bular-kaxa, ala? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 134. orr.
Eguzki bero eta argitsuz beteriko auto batean, gozoki-pakete handi bat eskularru-kaxan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Harrigarria izanagatik, eskularru-kaxan zegoen eta, are harrigarriagoa, bazebilen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Kaxako umeen batzordeak, erabaki salomoniko batean, Jazinto bere ama biologikoari, Maria Sanz Llorenteri ematea deliberatzen du, eta aldi berean epaitegiaren aurrean salatzea, umea abandonatu zuelako jaio berritan. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 58. orr.
Kopetilun dabil, kaxako umea dela esan berri baitio aitak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.
Kaxako umeen batzordeak ohar bat igortzen dio Maria Gabilondori Intxuzabalera, presenta dadila bularra eman dion haurrarekin Donostian irailaren 3an. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 59. orr.
Beldur dira pandoraren kaxa ere ez ote duen irekiko. Berria - Gaiak 2004-12-02
abiadura kaxa (4); barruko kaxa (3); baxuaren kaxa (3); bonboi kaxa (5); coca cola kaxa (3); egurrezko kaxa (6); erreminta kaxa (7); gaileta kaxa (3); galleta kaxa (3); ireki zuten kaxa (3); kapela kaxa (4); kartoizko kaxa (25); kartutxo kaxa (3); kaxa atera (5); kaxa barruan (6); kaxa barruko (3); kaxa bat atera (3); kaxa bat hartu (3); kaxa batean sartuta (3); kaxa baten barruan (3); kaxa baten gainean (3); kaxa handi (17); kaxa handi bat (7); kaxa handi baten (3); kaxa hartu (5); kaxa huts (5); kaxa hutsen (3); kaxa ireki (7); kaxa txiki (7); kaxa txiki bat (4); kaxa zabaldu (5); kaxa zuri (3); kristalezko kaxa (3); loradendako kaxa (3); munizio kaxa (4); pasta kaxa (3); pospolo kaxa (14); pospolo kaxa bat (7); puru kaxa (3); soinuaren kaxa (3); zapata kaxa (13); zurezko kaxa (5)
arrain kaxak (3); kartoizko kaxak (3); pospolo kaxak (3)
kaxako umeen (5)
eskularru kaxan (3); kaxan sartu (4); kaxan utzi zuen (3)
kaxaren barruan (3); kaxaren gainean (4); kaxaren tapa (3)
kartoizko kaxatan (3); kaxatan sartu (3)
kartoizko kaxetan (3); kaxetan sartuta (3); zapata kaxetan (6)