Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nengoen eroso, baina ez nire bisitak Madame Beyle neka zezakeelako, emakumeak ordu arte nire kautako deus handirik esaten utzi ez zidalako baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 113. orr.
Leandrok ez dit, ordea, nire kautako usteekin segitzeko astirik eman, Shakespeareren testu bat errezitatzen hasi baitzait. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 194. orr.
Bere kautakoetan ari zen Cienfuegos, berbetari jaramon egin barik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 100. orr.
"Bai, aita, hitz egingo dut, baina institutura joango naiz, berdin-berdin zait-eta zer diozuen", esan nuen neure kautan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 94. orr.
"Entzun dezagun, bada", pentsatu dut neure kautan, "ea zer datorren orain". Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.
"Hogeita bost ogerleko, alajainkoa!", larritu zen Lauaxeta bere kautan, ezer esan gabe. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.
"Elkarrekin ibiltzeak elkarrengana bildu gaitik, haurridetu", egin nuen neure kautan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.
"Izpiliku-urez lurrindua", erabaki nuen neure kautan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.
Mathias pentsatzen hasi zen bere kautan: […]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.
To! honek badik koxkorra! esan nuen neure kautan. Berria - Harian 2006-01-26
Azken komentario hau, baita hori baino lehen egindako galdera ere, bere kautan egiten ditu, hitz gutxiko gizona delako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.
Barre egiten dut neure kautan, soinekoa probatu dudala esango banio, aitak izango lukeen erreakzioa imajinatuz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.
"Hauek nik dakidan batendako ari dira lanean", neure kautan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 123. orr.
· Nire kauta zurrunbulotsuan askoz ere zailagoa ikusten nuen Ada arriskuaz jabetzea eta nire esanetara jartzea, Herio engainatzea baino, hartarainoxe jotzen nuen Ada galdutzat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.
Astebete, maiatzaren hasierakoa, Mexico Cityko Plaza hotelean emana du, ustez bere kautarako ikertzen eta idazten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 143. orr.
Ezkertiar eta abertzale joerena nire kautatik atera nuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 216. orr.
bere kautan (9); neure kautan (10)