Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Legoa laurdena haratago, zakutoa kausitu du bide erdian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.
Ez nuen Gilen haien artean kausitu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.
Ondoko egunetan Otsabideko sasiak mirazkatu zituzten etxekoek, baina ez zuten Sisiren aztarnarik kausitu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.
Josyk garbitzaile enpresa batean kausitu zuen hondarrean behin-behineko lana. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.
Dena dela, batasunaren bidean girixtinoek kausitzen dituzte oraino neke eta traba frango. Herria 2003-01-09
Uste-gabeko traba handiak ere kausituz haatik. Herria 2003-02-27
-Bai, right, geroztik ez diat ene lurra bezain ezti eta samurrik nehoiz eta nehon kausitu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.
Nik badakit, egun batez, berriz elgar kausituko dugula. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.
Cratès de Mallosen, elkar ezin kausitu duten lau zatitan partitua den lurreko globoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 56. orr.
Bizkitartean, Paulok eta haren lagunek bidean kausitu zituzten beste hizkuntza guztien artetik badira zenbait fede berriaren janzteko ontzat hartu zituztenak, hala nola Siria, Persia, Armenia eta Egiptoko hizkuntza zaharrak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.
Medikuek prostatako minbizia kausitu ziotenez geroztik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.
Komunione denbora biziki luzea kausitu nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 93. orr.
Hori ene ikustekoa zela erran zidan, arrunt bitxia kausitu nuen aireño batekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.
Halako gazi bat kausitu nion. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 155. orr.
Patioan, Beñatekin kausitu nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.
Ospitalean kausitu zen bat-batean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 131. orr.
Horra non kausitu ginen ustekabean hondakin artean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.
Zinezko hustasun latzean kausitu zen, kide, lagun eta adiskide faltaz jardutea suertatu zitzaionean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.
Josurekin kausitu nintzen gau hartatik oroitzapen ilunak baizik ez gelditu arren, […]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Bien ehorzketetan kausitu da biziki jende, eliza bete-betea baitzen. Herria 2005-07-21
Jendealde pollita bildu da, zeren orotarat 120 bat lagun kausitzen ginen. Herria 2005-02-10
Gure elkarteak lehen urratsa egina du kalitate erreferentzia ofizial bat kausitzeko: AOC, IGP edo "label rouge" bezalako erreferentzia bat lortzea, hori behar beharrezkoa da. Herria 2004-07-29
Goresmenak deneri eta kuraia on segitu behar duten guzieri kausitu ez dutenak barne! Kausitu behar zen eta kausitua izan da, Haizpean trinketeko lehenbiziko berezkoen lehiaketa. Herria 2002-07-25
Herriko Kultur elkartea zen muntatzailea eta ontsa kausitua izan da dena. Herria 2005-04-14
Askok nahiagoko ginuen ez balu kausitu, hain zaiku amerikano txirrindulari hori furfuriatsua. Herria 2004-07-29
Gazte hauek ez nituen aipatu kausitu zutenen zerrendan, ez jakinean. Herria 2003-08-14
Zikiro jateak 660 afaltiar bildu ditu eta guzien arabera zinez kausitua izan da. Herria 2005-07-28
Elkartasunezko gaualdi kausitua. Herria 2003-05-08
Ez dakit nola, manera kausitua zuen aho-zulora zuzen isurtzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.
Igandeko kermeza, ederra eta kausitua izan da. Herria 2003-09-11
bidean kausitu (3); bitxia kausitu (5); goizean kausitu (3); inguruan kausitu (3); ohean kausitu (3)
ezin kausitua (4)
aise kausitzen (3); bidean kausitzen (3); bitxi kausitzen (7); bitxia kausitzen (3); eder kausitzen (4); egokia kausitzen (3); etxean kausitzen (5); frango kausitzen (3); gehiago kausitzen (5); herriko etxean kausitzen (3); onak kausitzen (5)