Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kausera iz ipar irinez, urez eta beste beste osagai batzuez egiten den bola modukoa, koipetan frijitzen dena. ik kruspeta.
Eta erosi irina eta olio pixka bat, kausera batzuk egingo ditugu. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 122. orr.
Txitxikovek, atzera begiratu, eta han ikusi zituen, ordurako mahai gainean prest, onddoak, opiltxoak, bizkotxoak, kauserak, gozopilak, bliniak eta denetariko gaiz beteriko pastelak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.
Eguerdietan txurro saltzaileek kauserak egiteari ekiten zioten, urteetan herriko kaleetan paseatu zen usain hari aire emanez. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 85. orr.
-Garbantzuak eta kauserak, hauek bai Gabonak! -padrek, gustura. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 122. orr.