Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kausalitate 1 iz kausaren eta kausak sortzen duen ondorioaren arteko erlazioa.

Magikoa dela adieraziko zaigu, hots, kausalitate arrunta hausteko gauza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Bere definizioaren arabera, magia kausalitate desberdin bat besterik ez da, eraztun edota lanpara baten ahalmenak agerian jartzen duena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Nobelagintzaren arazo nagusia kausalitatea dela, eta naturalistek aldarrikatutako ahalegina -errealitate bakar eta zinezkoaren kopia edo notario-akta baten bila- banitate eta zentzugabekeria hutsa zela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Halabeharrik ez da, halabehar deritzoguna kausalitatearen makineria konplexuaz dugun ezjakintasuna da. Batetik, beraz, le hasard edo ustekabea, zoria, kasualitatea; bestetik, la nécessité, beharra, ezinbestea, kausalitatea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Esperientziak aspaldi erakutsi zion kasualitatearen eta kausalitatearen artean hizkien arteko antza baino zerbait gehixeago egoten dela maiz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 153. orr.

Maiz, jolasa kausalitatearen magikotasunak dakar.  Berria - Kultura   2006-04-04

Kasualitatez edo kausalitatez, urte hartan, 1984an, hil zuten Santi Brouard.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.

2 (filosofian)

Helburua ez da, beraz, kausalitatearen teoria sortzea, kausa, efektu, erregulartasun, gertakari eta gisako kontzeptuak argitzea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Zeren Jainkoa [...] gauza guztiak baino lehen baita kausalitatearengatik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 73. orr.

Teoria horrek arazo latza du kasualitatea kausalitate bihur dezakeelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

"Beste" nagusia ordena sinbolikoa besterik ez da; ordena hau ez da kausalitate materialean oinarritzen, fikzio sinbolikoetan baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 46. orr.

Denbora eta espazioa pertzepzio moduak besterik ez badira, Kantek dioen bezala, eta kualitatea, kantitatea, kausalitatea, pentsamenduaren kategoria hutsak baldin badira, zergatik ez zuen Hitlerrek bere naziekin solasean aritu behar Broadwayko kafetegi batean?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kausalitate-erlazio horiek duten zentzua aldaketari dagokio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Kantez geroztik, mundua itsua da; ezin du izan ez askatasunik ez justiziarik, espazioaren eta denboraren eremuan kausalitate-printzipio batez jokatzen duten indarrak baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus