Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zekien zein zen nire atsekabearen kausa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 311. orr.
Egiten ari naizen eginahalen benetako kausa nahi duzu jakin? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 434. orr.
Kolapsoaren hurbileko kausak. ik beherago 10. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.
Merteuil andrea ezin izan daitekeela ez liskar horren kausa, ezta eragilea ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 514. orr.
Beldur naiz eritasun krudel horrek kausa are krudelago bat ez ote duen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.
Ahanzten zaizu ezen baldin amodio hori hobena baledi, zu zinatekeela aldi berean hoben horren kausa eta estakurua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 118. orr.
Barbaroz betetako Kristandade Ortodoxoan kausa berak ondorio bera eragin zuen eskala txikiagoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.
Depresioen kausa eskari eskasia da, besteak beste. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.
Onkogeneen gehiegia edo antionkogeneen gutxiegia da minbizien kausa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.
Garbi ageri zen zerbitzutik libratu izanaren kausa ere: gerran herrendua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 55. orr.
Heriotzen kausa hipotermia izan zen kasu gehienetan. Berria - Gaiak 2004-12-19
Emakumeen kontrako indarkeriaren kausa nagusia. Berria - Gaiak 2004-03-06
Gaixotasunaren kausa zuzena. Berria - Gaiak 2004-10-27
Efektuak ez, kausak borrokatu behar ei dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.
Gertatzen den guztiak bere kausa du. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Filosofoak [...] badaki gauzak Kausa batek sortu dituela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.
Aldaketa guztiak kausa eta efektuaren elkarketaren legearen arabera gertatzen dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.
Azken hau, nolabait esateko, efektu jakin baten kausaren bilaketa denez, eta horrenbestez, hipotesi baten antzeko zerbait duenez bere baitan [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.
Gauza guztiek izan behar dute izateko edo ez izateko kausa edo arrazoia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.
Jadanik Fisikan azaldu denez, beharrezkoa da lau kausa mota horientzat beste kausa bat bilatzea, halako moldez non, sortzen den kausa bakoitzari, hasteko, bere berehalako lau kausak bilatu behar zaizkio, eta, ondoren, horietarako beste kausa batzuk bilatuko dira, eta bigarren mailako kausa horietarako oraindik beste kausa batzuk bilatuko dira, harik eta "lehen kausetaraino" heldu arte. ik beherago11. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.
Erran nahi baita, kausa berek dudarik gabe ondorio berak beharko lituzketela nahitaez sortu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 29. orr.
Jainkoa da, beraz, gauza guztien esentziaren kausa ere. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 83. orr.
Maitasuna, kanpoko kausa baten ideiak lagun daraman Poztasuna da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 353. orr.
Diren gauzen kausak lau direla: kausa materiala (kobrea), formala (zizelkariaren espirituan den irudia), efizientea (zizelkaria bera) eta finala (zertarako den egin tailua). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Zoria kausa bat da, bere aburuz, zioak kontuan hartzen ez dituen kausa berezia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Zoria kausaren gabetasuna ez dela ikus dezakegu, horren transzendentzia baizik: zoria kausa transzendentala da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Hegalak hegaldiaren kausa eragileak direla. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.
Sortzen dituen ondorio guztien eta bakoitzaren kausa egokia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.
Jainkoa gauza guztien kausa inmanente gisa agertzen dela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.
Jainkoa da, beraz, gauza guztien berebaitako kausa, baina ez kausa iragankorra. Herria 2004-05-13
Eboluzioaren kausa nagusia hautespen naturala da; baina ez da bakarra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.
Ez da hemen ahantzi behar doktrina horren aldekoek, beren talentua erakutsi nahi izan dutenek gauzen xedezko kausak bilatuz. ideia haiek adimen gorenean bakarrak, aldaezinak, osoki determinatuak eta gauzen jatorrizko kausak direla. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.
Liburu edo izkribu batean aurki daitezkeen kontraesaneko edo aurkaritzako kausak zazpi dira: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.
Agerpenen segidan kausa-hartuemanaren oinarri-esakuneak esperientziaren objektu guztien aurretik balio du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 111. orr.
Adimenak berezko premiak ditu kausa-, espazio- eta denbora-kontzeptuak, gorputz batek hiru dimentsioak dituen bezalaxe. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.
· Kausa-efektu erlazioaren oinarria ez dela razionala argibidearekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.
Kausa-ondorio harreman zuzena dagoelako besteren ekintzaren eta norberaren pentsamenduaren artean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.
Bazegoen lotura bat, kausa-efektuzkoa, paseoetan behatutakoaren eta grabatze saioen emaitzen artean. «Kuskue tanden», 2004 - 148. orr.
Poztasun kausa izanen da ustekabez. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 301. orr.
Lehen atal batean heriotza kausa nagusiak aztertu dituzte. Berria - Gaiak 2004-04-08
Pobrezia da esklabotza kausa nagusia. Berria - Gaiak 2004-04-16
Gaitz arraroa zela pentsatu zuten hasieran, baina oso dementzia kausa ohikoa da. Berria - Harian 2006-02-05
Edozein gauza izan daiteke, zeharbidez, itxaropen edo beldur kausa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 323. orr.
Badela gorputzik eragina duenik gizakiaren baitan kanpo-kausa baten ondorio bihurtuz eta bestelako instantzia batetik adigarri bilakatuz. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.
Nire kausa justua da. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 193. orr.
Homosexualen kausaren alde. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.
Kirol klaseren batean dena ematen duena, edo amodioan (harreman edo kendu-eman batean) dena ematen duena, ideia edo kausa baten alde dena ematen duena... helburu sakonak, hau da, bizitzeko eta bizitzako helburuak saltzen dituztenek sakontzat dituztenak: proiektu bat, kausa bat, ideal bat, pertsona bat, haur bat [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.
Zerbaitegatik hil nahi izate hori, bizian ez ezik heriotzan ere kausa baten hegalpea bilatu nahia, [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.
Irungo setioaren porrotarekin eta erretiraturik Don Karlos, apaiz nafarrak eta euskaldunak dudatan hasi ziren, beren kausa garaile aterako ote zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.
Herrialde edo kausa baten alde hiltzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.
Ekialdeko Asian, Mendebaldeko kausa ezbehar larria pairatzen ari zen une batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.
Palestinarren kausa munduaren agendan jartzea lortu du. Berria - Mundua 2004-11-05
Ez dugu uste halako ekintzek gure kausa nazionalari on egiten diotenik. Berria - Mundua 2004-11-02
Bizitza kausa bati emateko duten adorea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 32. orr.
Kausa galduek galtzen nautela. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 45. orr.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren egin ziren lur-partiketen kausaz. herria¬
Dena joan zen pikutara, ordea, Espainiako Barne Ministroak egindako adierazpen batzuen kausaz. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.
Han kamioi-ilara izugarri bat zegoen bidearen ezker-eskuin, grebaren baten kausaz. Biziki samurtua naiz, polit hori, bai zu ikusteko plazerraz gabetu nauzulako, bai eta gabetze horren kausaz ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.
Negozio horren kausaz edo ondorioz gizadiak osasuna galtzea, bizimodua endekatzea, bizitza moztea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 75. orr.
Kasta sistema dela kausa, Indiako gizartean barne-barnean sartua dago arrazakeria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 55. orr.
Dotea dela kausa, orduoro emakume bat hiltzen da Gujaraten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 85. orr.
Ezin da maitemindua egon bi pertsonarekin batera, Jainko maitea, zenbat jende hiltzen da egunero dogma ergel hori dela kausa? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.
Bake hura dela kausa, Alemaniaren parte on bat galdu da eta, Frantziaren beste parte handi bat ahultzen ari da. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.
Adituak adi daude, birusen ustekabeko mutazioen ondorioz gripearen pandemia gertatzeko arriskua dela kausa. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
-Eta hori... -Joanttori neke zitzaion mintzatzea-, hori guzia zer dela kausa? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.
Gurasoen aurreiritziak, eta batez ere beldurrak direla kausa, heziketa bide horretan modu okerrean eragiteko arriskua badago. Berria - Harian 2005-04-15
Eta erresuma hau santifikatua geldituko da, nik maitatua, bere Fedearen araztasuna eta bere errukiaren bikaintasuna direla kausa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.
Uruguai-en bazterrak nahasiak dira eta kexu diruaren gora beherak direla kausa. Herria 2002-08-08
Beraz, Izpirituaren izaeratik datorren oro, Izpiritua izanik hura aditzeko kausa hurbila, ideia egoki edo ezegoki batetik etorri behar da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 251. orr.
Nahi nuke, bai segur, batasun hori argitzen baliezagu bere kausa hurbilaren arabera. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 533. orr.
Kausa hurbilak eta azkenak: Mayrrek bi biologia-mota daudela esaten du: funtzionala eta ebolutiboa. · Kausa bati lotuko dio efektua, kausa ontogenetiko hurbilari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.
· Hortik dator lehenbizikorik, Jainkoa dela absolutuki Berak zuzenean ekoizten dituen gauzen kausa hurbilekoa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.
Ildo beretik, Metafisikaren barruan Teologia (jainkoaz arduratzen den teoria), filosofia lehena (kausa lehenez arduratzen den teoria) edo Ontologia (izateaz edota den guztiaz arduratzen den teoria) aurki ditzakegu. Jainkoa dela absolutuki kausa lehena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Eta xedezko kausa deitzen dena ez da giza guraria baizik, gauza baten printzipioa edo kausa lehena bezala hartzen den aldetik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 383. orr.
Primum vivere, deinde filosofari, "Jana lehen, filosofia gero" izan zen, beraz, gure ustez, sorterria utzirik Ameriketara buruz gazte ausartenak osteka eraman zituen mugimendu itsuaren kausa lehena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.
Lehen kausa hauxe da Estagiritaren arabera, Zientziaren beharrezko baldintza, berau ezinezkoa litzatekeelako kausak infinituraino luzatuko balira, gauza mugagabeek Zientziari ihes egiten diotelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 250. orr.
Horregatik han bizitzea, xedezko kausa bezala hartzen denez, ez da gurari jakin hori baizik, eta hau, egia erran, kausa erazlea baita, lehen kausatzat hartzen da, gizakiek komunzki ez dakizkitelako beren gurarien kausak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 383. orr.
Unibertsoak, geroztik, ez du hasierarik denboran, ez mugarik espazioan; kausa eta efektuen katearen mende dago dena; orain ez dago lehen kausarik; lehen kausaren ideia, Schopenhauerrek esan bezala, burdinaz egindako zur puska bat da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.
Ez nuen amarekin zalapartarik nahi, eta are gutiago haren ahizpa bihotzekoa zela kausa. Grina hori, berez hain zorigaiztokoa dena, are zorigaiztokoago zela oraino haren xedea zela kausa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.
Uda hartan, ezkontza hura zela kausa, gure aitak eta Ginok maiz idatzi zioten elkarri. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 94. orr.
Jaunak, ordea, gaitz handiak bidali zizkion Faraoiari eta haren etxekoei, Abranen emazte Sarai zela kausa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.
Ararat [mendia] sumindua zegoen gizonen krudelkeria eta gaiztakeria zirela kausa eta arroka-uholde bat jaurtiki zuen herrixketara. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 114. orr.
Aurreko herrietako arrazoi berberak zirela kausa, ez zalgurdirik, ezta zaldirik ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.
Hala izanik ere, haien artean kalapitarik ez zen erlijio aferak zirela kausa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 247. orr.
Adimenaren zeregina zientzian ez da ideien ordena eternoa jainkoaren gogamenean islatzea, munduko gauzen artean kausazko ordena islatzea baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Gorputzen kausazko elkarrekintza eraentzen duen legeria orokorra. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.
Bigarrena, modalitatearen oinarri-esakuneei dagokie, eta kausazko determinazioari gainera adimenaren erregela baten menpean dagoen beharrezkotasunaren adigaia gehitzen dio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.
kausazko elkarloturaren legearen arabera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.
afektu horren kausa (4); agerpenen kausa (4); benetako kausa (5); bere baitako kausa (5); berebaitako kausa (4); dela kausa (59); direla kausa (25); egiazko kausa (4); errepresentazioen kausa (5); esentziaren kausa (4); existentziaren kausa (11); existitzeko kausa (6); gauza guztien kausa (12); gure kausa (5); guztiaren kausa (4); heriotza kausa (15); heriotza kausa nagusia (9); heriotzaren kausa (4); hori dela kausa (12); hori zela kausa (4); hura zela kausa (7); izadiaren kausa (6); izanaren kausa (5); izatearen kausa (6); kanpoko kausa (26) kausa arazle (4); kausa arazlea (4); kausa bakarra (14); kausa bat du (5); kausa bat duela (4); kausa bat izan (8); kausa bera (4); kausa berak (6); kausa beraren (4); kausa efektu (6); kausa egokia (11); kausa erazlea (7); kausa eta efektua (8); kausa eta efektuaren (6); kausa finala (6); kausa galduen (4); kausa gisa (17); kausa goren (8); kausa izan (17); kausa izanen (4); kausa izanen da (4); kausa lehena (4); kausa librea (6); kausa nagusia (22); kausa nagusiak (5); kausa ondorio (5); kausa palestinarra (4); kausa partziala baizik (4); laugarren kausa (4); lehen kausa (12); munduaren kausa (8); ororen kausa (5); tristura kausa (5); tristuraren kausa (8); zela kausa (53); zerbaiten kausa (6); zirela kausa (15)
kausak aztertzen (4); xedezko kausak (4)
kanpoko kausaren (10); kanpoko kausaren ahalmena (4); kausaren adigaia (11); kausaren ahalmena (4); kausaren alde (12); kausaren aldeko (5); kausaren eta efektuaren (7)
kausei buruzko kontsideroak (4)
kanpoko kausek (4)
izadiaren kausen (6); kanpoko kausen (7); kanpoko kausen ahalmenak (4); kausen artean (3); kausen bila (3); kausen eta efektuen (3); kausen eta ondorioen (4); kausen ordena (3); lehen kausen (3)