Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atso eta Tupinak beren gisako dantza edo katzaka egiten dute, baina azkenik, dantzari guziak agertu direnean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
Azkenean SAGAk proposamen horren betetzea deliberatu du, pentsatuz katzaka segitzeak luzara kalte ekarriko ziola. Herria 2005-12-15
Eta gu, ber denboran, helburu berekin gogoan hemen ari baigira katzakan, eztabadan, nola elgarrekin indar egin ezin jakin. Herria 2005-12-08
Haren anaia, apez eskolan ibiltzen zena, denbora guzian katzakan ari zen administrazio alemanarekin, Joanes librarazi beharrez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 12. orr.
Soldaduak epe batez aritu ziren katzakan, ate haiek konpondu beharrez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 95. orr.