Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katxi iz adkor plastikozko edontzia litro bateko edukierakoa.
Bi katxi kalimotxo, bat melokotoi likorrarekin! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.
Garagardotegian sartu ginen, eta, patata minek mingaina suminduta eta bion artean hartu genuen garagardo katxiarekin, musu-gorriturik jarri zen Adela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.