Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katxeatu, katxea, katxeatzen du ad miatu, haztatu.
Chicagoko aireportukoa aukeratuko nuke: amona buruzuri bat, ibiltzen ere ozta-ozta moldatzen zena, geratu eta katxeatu dute, mundu guztiaren begi-bistan, zakar eta nabarmen, nabarmen zakar. Etorri zuan txakurra, banan banan hartu, eta lehenengo bat, jarri paretaren kontra, besoak jaso, katxeatzerakoan bezala, beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean, preso guztien aurrean, eta gero besteari berdin. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.