Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

katxarro 1 iz trastea.

Sekula etxuat eskuetan euki holako katxarro bat -Xankapok-, lagaidak pixkatian.     «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.

-Uau! hori dun katxarroa, hori! zenbat kendu dinate txatar pilo horrengatik?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

Eta katxarroa praketan sartu zuen atzera.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 80. orr.

2 pl ontziak.

Harraskan pilatutako katxarroak ere hor daude, ea baten bat noiz animatzen den...     «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.

• 3 (beste izen baten eskuinean)

Ba sekulako mutil katxarroa da... eta bere laguna?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 89. orr.

Neska katxarroa, aizue.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 9. orr.

Ezin esan emakume katxarro horietakoa zenik, baina bai polita oso: ikaskide guztiak maiteminduta gintuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.

Egun batean egundoko andra katxarroa harrapatu nian, ni flipatuta, zelako suertea, badakik zer esan nahi diadan, ezta?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mutil katxarroa (4); neska katxarroa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus