Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katutxo (orobat katutxu g.er.) 1 iz katakumea.
Etxeko katemeak izandako katutxoak hil zitzala agindu zioten. Katutxoek miauka egiten zuten zaku barrutik, irteten saiatuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.
Bezperan gertatu izan balitz bezala oroitzen nuen nola zebiltzan putzuan katutxo jaioberri batzuk igerian, larri, harrizko horman gora igotzen saiatuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.
2 adkor katua.
Laster katutxo talde polita izango diagu, saguen etsigarri. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 96. orr.
• 3 (deiki gisa)
Lana gaur egin beharko geniken, katutxo. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 143. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)