Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katuarrain (orobat katu-arrain) iz Lamnidae familiako itsas arrain hezurdun mutur-luzea, eten gabe higitzen dena (Scyliorhinus canicula edo Scyllum catulus)
Arrain askok gauez egiten du harrapaketa, eta ez du usaimenarena beste gidaritzarik harrapakinetara jotzeko; beste batzuek -horien artean, katuarrainak-, usaimenez egiten dute harrapaketa guztia egunez ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.
Kitok aitortu zuen txalupa barrura egiten zutela salto perkek eta katu-arrainek. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.
Gero pastel mordoa jaten dute, okelaz edo katuarrainez beteak, ikuste hutsarekin tripa-zorria esnatzen duten horietakoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.
Katuarraina paderako koipetan zirtaka, Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.