Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han hemenka zenbait katu, eguteran lotan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.
Txakurra eta katua bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.
Tigre-itxurako katu bat zegoen Privet Driveko kantoian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.
Katua etxekotzeko, gauza bertsua egiten da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 234. orr.
Sukaldeko burdina eskuan hartu, eta kolpe batez akabatu zuen katua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.
Eduki ezazu katu hori urruti! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.
-Harrapatu katu hori eta akabatu -esan zion patilla zuriko ergel hark praktikanteari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.
Katua txoriaren gainera oldartu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 207. orr.
Katuaren dotorezia eta duintasunarekin mugitzen dira espazioan. Berria - Kultura 2006-01-24
Katua miauka eta miauka eme eske, edo goseak besterik ez agian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.
Katu guztiek harrapatzen dituzte arratoiak, Ron! Katu guztiak ito zituen etxeko arratoi zakurrak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.
Ba omen dira katuen tamainako arratoiak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.
Hauts-koloreko katu argaltxo bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.
O Jainkoa, katu malapartatu bat bezalakoxea zara. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.
Katu zaurituaren moduan egin zuen aiots baten batek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.
Txori kaiolatuak eta katu fereka zaleak dituzte gogoko zaharrek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.
Samuelek katu amorratu batek bezala egin zuen salto bizikletatik gizonaren gainera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.
Isiltasuna besterik ez zen entzuten, eta katu gautarrek ere isiltasuna gordetzeko agindua jaso zutela otu zitzaion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 54. orr.
Katu siamesek beren saskietan eroso etzanda zurrunga eztia egiten zuten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.
Hiru urte zituela, hiru gaixotasun larrik jo zuten batera: meninigitis edo meningoentzefalitisa [...], polioa eta katu-harramazka batek eragindako sukarra. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.
Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.
Arratoi eta katu larru lehortuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.
Bere katu-ahots tristearekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.
Katu-barretxo bat egiten du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.
Katu begirada ahaltsua. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 21. orr.
Bev Shaw-k katu-usaina darion sofa batean etzanarazten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.
Inskripzio puntazorrotz eta arraro haien gainean, katu-ile gorrixka luze batzuk zeuden. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 206. orr.
Hermionek otsailaren hasieran utzi zuen eritegia katu-biboterik, isatsik eta ilerik gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 196. orr.
Katu-sendagilea duk, eta goizero-goizero Skettyra joaten duk atso bati janzten laguntzera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.
Gure karrakako gizon katu-jaleari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 104. orr.
Katu-janaren bolatxoak din-din erori dira sukaldeko lauzetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.
Trebetasun txundigarria katu-irudiak marrazteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Pistola deskargatu bitartean, katuari eragin dio nahi gabe. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.
Errebolberra destatu eta katua sakatu zuen, azkenik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.
Gorriak pistolaren katua sakatu eta katuak klik egin zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 170. orr.
Pistolaren katuan behatza, mehatxuka ari zaizkizue oraindik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.
Katu bakarreko modeloa da, katu bakarra, tiro bakarra. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.
Katu batek ez du bada, bakarrik disparatzen, alajaina! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.
-Erabil ezak palanka txikia -esan nion pistolaren katua jaso bitartean-, baina saihets batetik; bala baten bidean jarri gabe badaezpada ere. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.
Ez zeukak segururik, eta katua oso sentibera zegok. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.
Katuaren kasuan, kilo batzuen indarra (eskuaren presioak palankaren muturrean egiten duena) tona bat edo gehiagoren indarra bihurtzen da automobila jasotzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.
Eta kale katua izan nintzeneko garai hura ere ez dut ahaztekoa, ez horixe. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 81. orr.
Gehiegi hurbildu baitzen [txakurtxoa] katutxo jaio berrien ume-aldrara, katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.
Lurrikaren ondorioz hormako erdiko blokean zegoen pitzadura handitu egin da; katu hidraulikoa jarri dute, eta altzairuzko xaflak, urtegia hustu bitartean pitzadura handitu ez dadin. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Eta berak katu-zuloa ipini zuen logelako atean, handik janari-kopuru txikiak barrura pasatu ahal izateko egunean hiru aldiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.
Katu-zuloan hotsa entzun zuen eta izeba Petuniaren eskua agertu zen, katilukada bat zopa (potekoa) gelara sartzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.
katu amorratu (3); katu bat hil (3); katu baten antzera (4); katu beltz (18); katu beltz bat (9); katu beltza (3); katu handi (7); katu handi bat (3); katu hil (4); katu hil bat (3); katu hila (3); katu zuri (4); lau katu (7); zakur eta katu (3)
katua baino (4); katua besoetan (3); katua bezala (9); katua ere (4); katua esan (20); katua esan nahi (20); katua eta (14); katua eta zakurra (3); katua ez (8); katua ez zen (5); katua ikusi (3); katua izan (4); katua oso (3); katua sakatu (9); katua sakatu eta (4); katua sakatu zuen (3); lis katua (3); nire katua (4); pistolaren katua (3); txakurra eta katua (8); zakurra eta katua (7)
katuak baino (3); katuak eta arratoiak (3); katuak eta zakurrak (5); txakurrak eta katuak (3); zakurrak eta katuak (4)
katuaren begiak (3); katuaren kaiola (3); katuaren paradoxa (26)
katuari eraso (3); pistolaren katuari (3)