Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren emaztea Westfaliako andre katoliko bat zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.
Turista aleman talde oso bat hantxe zegoen multzoturik, apaiz katoliko bat gidari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.
Aita Santuak kontrazepzioaren aurka emandako ikasbideak errespetatzen zituen burges katoliko bat. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.
Munster-eko irakasle Edith Stein judu gazte katoliko jakintsuak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 91. orr.
Kristau katoliko naizenez. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 192. orr.
Taxilari katoliko baten hilketa. Berria - Harian 2005-07-31
Zer arraiotarako nahi zuten agente katoliko bat? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.
Apostolu Sainduek eta Kristoren ordezkari katolikoek. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.
Errege-erregina katolikoak direla eta [...]. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 82. orr.
Fernando Katolikoak bereganatu zuen Nafarroa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 32. orr.
Isabel Katolikoaren Gurutzea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 63. orr.
Nafarren %82k katolikotzat dute beren burua, inkesta baten arabera. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Erromako Eliza saindu eta katoliko bakarraren kide garela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 31. orr.
Fededun guztiek sinestea bederen inplizitoki fede katolikoaren gai guztiak, hau da sinestea orokorki egiak direla Erromako Eliza Katoliko Ama Sainduak sinesten dituen guztiak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.
Erlijio katolikoan hezi ninduten, dotrinara joaten nintzen, lehenengo jaunartzea egin nuen organdi zuriz jantzita. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.
Herrialde katoliko eta protestanteetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.
Erakasle ezarri ninduten, Biarnoko ikastetxe katoliko batean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 17. orr.
Darwinismoaren kontrako panfleto katoliko batera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.
Mendebaldeko kristautasun katolikoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.
36ko gurutzada katoliko-militarraren ikurrak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 48. orr.
Kristau-elkarte katolikoari ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.
Pariseko elkarte katoliko batek. Herria 2001-08-02
Felipe II.a bere maiestate katolikoaren ordezkari nagusi Nafarroako Erresuman. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Ez al ninduen, bada, ezinbestekotasunaren izugarrikeria katoliko hura sinetsi -eta jasan- ezinak fedetik urrundu [...]? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 22. orr.
Literatura katolikoak indar handia zuen garai haietan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.
Telebixta eta irratilariek baitiote katoliko elizak usaian hutsak direla. Herria 2003-09-04
Katoliko erakundeen buruzagiek beren laguntza eskaini diote erretor berriari. Herria 2004-10-07
Aipatu ditugun katoliko multxo horientzat eraikiak izan dira parropiak. Herria 2003-01-09
Han jendea katolikoa baita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 619. orr.
Mundu guzia katoliko izatea nuen espero. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 40. orr.
Dowland irlandarra katolikoa zela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.
Harrigarria ere egiten zaigu katoliko izateak Frantziskorengan duen erradikaltasuna, katoliko ez direnekiko intolerante bihurtzeraino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.
Katoliko direnen eta ez direnen arteko ezkontzen aurka. Berria - Gaiak 2004-05-15
Katoliko izateari utzi eta budista bihurtu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.
Ateistenak ere beti katoliko-katolikoak dira hemen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 194. orr.
Hamar urte barne bere populu guzia katoliko bilakatua zen. Herria 2004-04-08
Euskal Herri osoak katoliko zirudien. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 92. orr.
Leo Steinitzek, urte batzuk lehenago katoliko egin zen botikari juduak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 78. orr.
Katoliko egin zen, eta jesuita. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Noiznahi-den pizten ziren katoliko eta protestanten arteko aharrak eta liskarrak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.
Haren aitak ez zuela inoiz onartuko bere alabak katoliko batekin harremanak ukan zitzan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.
Esker txarreko austriar katoliko zitalak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.
Frantses katoliko zintzoek ongi ikasiko genuen amen erraten itsutuki Filipe Pétain gidari "zuhurrari". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.
Bi apezpiku frantses, gizon zuzenak eta katoliko zintzoak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 193. orr.
Katoliko on guzien eginbidea da igandeetan mezara joatea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.
Agian ez dugu, katoliko frantsesek, huts hori sobera kario pagatuko, egun batez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.
Fededun itsutua, katoliko ortodoxoa. Berria - Kirola 2004-11-30
Katoliko fundamentalisten presioak. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Esanak esan, astakeria irudituko zaizu agian Joan sorgin horren metatesitzat jotzea gure Jaun hitza; niri ordea sineste katoliko samarra iruditzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.
Mihigaiztoek esaten dute Andrew Millerren erreklutatzeko manerak ez zirela oso katolikoak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.
apaiz katoliko (7); eliza katoliko (13); erromako eliza katoliko (5); erromatar katoliko (3); herrialde katoliko (3); katoliko edo protestant (6); katoliko egin (4); katoliko egin zen (3); katoliko eta protestantak (3); katoliko eta protestante (3); katoliko eta protestanten (4); katoliko on (3); kristau katoliko (6)
apaiz katolikoa (4); ekintza katolikoa (6); eliza katolikoa (40); erlijio katolikoa (6); eskola katolikoa (4); fede katolikoa (6); katolikoa izan (8); laguntza katolikoa (4); oso katolikoa (5); sokorri katolikoa (6)
apaiz katolikoak (3); austriako eliza katolikoak (4); eliza katolikoak (102); erakaskuntza katolikoak (6); erlijio katolikoak (3); errege katolikoak (7); fede katolikoak (3); katolikoak eta protestantak (3); katolikoak izan (3); laguntza katolikoak (6); sokorri katolikoak (5)
eliza katolikoan (10); erakaskuntza katolikoan (3); eskola katolikoan (3); fede katolikoan (4); fede katolikoan irmo (3); unibertsitate katolikoan (6)
eliza katolikoaren (78); eliza katolikoaren aita (3); eliza katolikoaren arabera (3); eliza katolikoaren barruan (7); eliza katolikoaren finantzaketa (3); eliza katolikoaren hierarkiak (5); erakaskuntza katolikoaren (5); erlijio katolikoaren (3); errege katolikoaren (5); erromako eliza katolikoaren (3); fede katolikoaren (21); fede katolikoaren oinarriak (10); fernando katolikoaren (4); laguntza katolikoaren (4)
eliza katolikoari (21); fede katolikoari (4)
fede katolikoaz (4)
errege katolikoek (9); eskola katolikoek (4); katolikoek eta protestantek (3)
apaiz katolikoen (3); errege katolikoen (8); ikasle katolikoen (4); katolikoen artean (7); katolikoen arteko (4); katolikoen eskubide (3); katolikoen eta protestanten (4)
ekintza katolikoko (4); eliza katolikoko (50); eliza katolikoko buru (9); eliza katolikoko burua (7); eliza katolikoko buruaren (3); erakaskuntza katolikoko (3); lovainako unibertsitate katolikoko (3); sokorri katolikoko (3); unibertsitate katolikoko (4)