Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izpi katodikoen izaerari buruzko urteetako eztabaida luze baten erantzun bila ari zelarik aurkitu zuen elektroia. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.
Elkarrizketa guztiz aberasgarriak ahalbidetuz irudi katodikoen eta dantzariaren mugimendu perfektuen artean. Berria - Kultura 2004-02-10
Inork ez zion segundo katodiko bat bera ere eskaini albiste hari. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.
Pantallak zuzen-zuzenean bi begietatik garuneko zulo beltzetaraino helarazten duen argitasun katodiko itsugarria besterik ez da gaur. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.
Horixe da gaur egunean hiritar argitu, informatu eta aurrerakoia (baina aurrera, nora?: indar katodiko handienarekin -eta beti popatik- jotzen duen haizearen aldera; ez du besterik esan nahi). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.
Eliza katodikotik " Jesus " pastoralera. Herria 2005-06-02
Bigarren Mundu Gerraren garaian radarren hodi katodikoak hobetzen egin zuen lan. Berria - Gaiak 2004-10-07
Eliza Katolikoak toki ainitz hartzen du telebixtako hodi katodikoetan. Herria 2005-06-02
Telebistan arratsaldeetako talk-show bat ematen ari ziren, eta tabernaria eta agurea hodi katodikoetan galduta zebiltzan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 259. orr.
Babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik, lurralde hartako hodi katodiko guzti-guztietatik etengabe isurtzen zen nabarmenkeriazko eta zaborrezko anabasa jainkogabe horretatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.