Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ninfa iheslaria sastrakan katigatuta zegoela hurbildu zitzaion Dionisos. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.
Arantza artean katigatuta geratu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 230. orr.
Traktoreak lotuta zeraman enborra katigatu, eta traktorea irauli zenean gidaria azpian hartu zuen. Berria - Ekonomia 2004-08-03
Hodei zikinak lasterka zihoazen, teilatuen arrasean kasik, zarpailduak, tximistorratzen puntetan katigatu eta urratu izan balira bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Burua barandan katigatuta geratu zitzaion mutilari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.
Sustrai batean katigatuta geratu zitzaion [hanka]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.
Bere kaparen barrenak hanka azpian katigatu, eta estropezu egin zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.
Amuan katigatuta dagoen uretakoa, berdin arrain zein txibia, preso dago. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 182. orr.
Nagusia plisti-plasta zebilen, eta, askatu nahirik, ahoz gora jarri zen, sabela gorantz, baina are gehiago katigatu zen sarean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 425. orr.
Inork ez dio begiratzen, tentsioak ehundutako begi amaraunean katigaturik daude denak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 189. orr.
Hala beharko! -esan zuen Txitxikovek bere kolkorako-, haria katigatuz gero, alferrik dik arrantzaleak askatzen saiatzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.
Etzanda, musua muturraren kontra, bi begiak begi bakarrean katigatuta. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.
Bi edo hiru hilabetez hitz bati katigaturik egon naiteke. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.
Umbertok lagundu egiten zidan, hitzen baten bila katigatzen nintzenean hitz egokia eskainiz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 258. orr.
Orkatiletan girgiluak estekatu eta eskumuturrak ere katigatu zizkiotenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.
Urrezko bi katetxoak bularreko ertzen eraztunetan katigatu zituzten. Elizen arteko biblia Ir 39,17
Esplikatu hidan zein ezdeus iruditzen zitzaizkinan itxurakeria haiek, inguratu eta katigatzen gaituztenak, bai giza arauak, bai norberaren azalkeriak. Hizkuntza bera besoz eta zangoz katigatuta gelditu zaigula. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 178. orr.
Kontakizun bakoitza berezi eta original egiten ahalegindu da, eta irakurleak ez du jakiterik izango hurrena zein istoriok katigatuko duen. Berria - Kultura 2004-11-20
Mariren lurrazpiko aixkirea omen zen, eta harekin katigatzen zen bakoitzean txingor-eraso bat botatzen omen zuen ikaragarria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.
Ez zen gai izan saiatzeko ere, beldur baitzion neskekin katigatzeari. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 236. orr.
Roman eta Karmen nire atzetik zetozen, modu barregarrian elkarri katigatuta seguruena. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.
katigatuta gelditu (5); katigatuta geratu (5)