Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kateter iz hodi luze eta oso mehea, organismoko hodi eta barrunbeetan sartzen dena, sendaketak eta edo diagnostikoak egiteko erabiltzen dena.
Gerrialdean ezarritako kateter batetik botika anestesikoak eta opiazeoak ematen zaizkio erditu behar denari, minik sentitu ez dezan. Berria - Gaiak 2004-09-17
Kateter bat sartu behar izan genion, morfina tratamendua emateko. Berria - Mundua 2004-12-19
Buruko bi hemisferioetan izan ditzakeen odoljarioak kontrolatzeko kateter bat jarri diote. Berria - Kirola 2004-03-21
Hemorragiak drainatzeko kateterrak kendu zizkioten. Berria - Mundua 2006-01-13
Plastifikatzaile gehiagorekin PVC malgua lortu nahi denean (odol-transfusioetarako poltsetan, kateterretan, ...). Berria - Gaiak 2004-07-01