Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kategoriko 1 izond kategoriarena, kategoriari dagokiona.

Haien [savant-en] oroimena, ordea, ez zen fotografiko edo eidetikoa, ez; kategoriko edo analitiko izatetik hurbilago zegoen, ahalmena baitzuen "ezaugarri esanguratsuak" hautatu eta atzemateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Aurkikuntzarik handienetakoa (funtsean sintesia baino lehenagokoa bada ere) da oharmena kategorikoa dela eta diskretoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 118. orr.

Propietate lehenen eta bigarrenen arteko bereizketarekin estu loturik, propietate kategorikoen eta disposizionalen arteko bereizketa egiten da egun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Egun, biribila izatea bezalako propietateak kategorikoak direla esaten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Judizio kategorikoaren funtzioa subjektuak predikatuarekin duen hartuemana zen, adibidez, "gorputz guztiak zatigarriak dira".  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Unamuno-rena printzipioz ez da ebazpen kategorikoa [...]; eta gutxiago da, maite-maite omen lukeen euskara hil-hurren ikusten duenak dolorezki eginiko eutanasiaren edo paliatiboen planteamendua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.

Kurt Goldstein bereziki interesaturik zegoen ahalmen global horretan "ahalmen abstraktu-kategoriko" edo "jarrera abstraktu" deitzen zion berak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

2 zalantza edo eztabaida onartzen ez duena.

-Ba, guapoa, ez da -mutilak, baieztapen kategoriko ustekoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 88. orr.

Zer zen hobeto gelditzea, nik; zer motibo zuen hain modu kategorikoan eta halako utilitarismo baldarrez hitz egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Aristegi jauna kategorikoa izan zen bere iritzian: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.

Espainiako agintariak oker daude gatazka Diputatuen Kongresuaren ezezko kategoriko batekin konponduko dutela pentsatzen badute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

3 (adizlagun gisa) ik kategorikoki.

Ondorioen izenean tesi hori zinez arrazoitu, oso zaila da egitea, a priori inposiblea ez esateko -horregatik, ondorioetatik arrazoitzen denean, beti kategoriko baietsi egiten da, frogatzen deus ahalegindu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 29. orr.

4 inperatibo kategoriko gizabanakoak bere buruari, arrazoiak adierazia denez gero, ezartzen dion arau etikoa.

Oinarri objektibo hori Inperatibo Kategorikoaren bitartez formulatuko du Kantek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Haren ustez, moraltasuna inperatibo kategorikoen sistema da, hots, honela, ez bestela jokatzeko esaten diguten aginduen multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Inperatibo kategorikoaren adibide egokia izan daiteke "ez duzu hurkoa torturatuko"; hipotetikoarena, berriz, "ez duzu hurkoa torturatuko, zigor zaitzaten nahi ez baduzu".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du, beti ere iraganarekiko liluraren erakarmenez, ohitura onen eredupean eta inperatibo kategorikoaren aginduz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Neketsua eta aspergarria ere bada geure buruei jartzen diogun inperatibo kategorikoaren etengabeko zama hori, "euskaldun naiz eta Euskadi dut maite" behin eta berriro frogatzen ibili behar hori, batez ere bat ez bazatoz euskalduntasuna ulertzeko modu batzuekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inperatibo kategorikoaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus