Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katedun izond katea duena; kateak dituena.
Nolanahi ere, nafartar eskuadraren eguna bide zen larunbat hartakoa; etxe aurreko arkupeetan bandera gorri katedunak ez baitziren eskas. Txillardegi «Putzu», 1999 - 175. orr.
Leihoetan zintzilikatutako bandera gorri-horiak, eta Nafarroako erreinuaren katedun gorriak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 229. orr.
Frak dotorea jantzita, urrezko erloju katedunarekin eta zigilu-eraztun gorri batekin, Maria Sackett ondoan duela ezkontzera doa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.