Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kataska 1 iz ipar liskarra, borroka. cf gatazka.
Aspaldian bada hortaz kataska frango eta kataska minberak...! Herria 2003-03-13
Duela zenbait aste aipatu ginuen bezala, Zaliondoko lan gunearen zabaltzeak kataska batzu sortu ditu. Herria 2002-08-15
Aspaldixkoan ez baitzen kataska handirik Libanoko mugan, hor ere sukarra berriz jauzi da. Herria 2001-07-05
Katixima euskaraz egiteko debekuak sortuko zituen kataska gorriak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 40. orr.
2 kataskan borrokan.
Ondokoan behar zutela joan, polizarekin arizan dira kataskan. Herria 2002-10-31
Kataskan aritu gira horren inguruan hiru urtez, azkenean onartu dute libertate zerbait uztea guri, partaidetzari buruz doa eta ez nagusi/mutil harremanenetara. Herria 2004-07-08