Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Katarsi bat behar izan zenuela esan liteke idazten hasteko? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 183. orr.
Ongi, baina zer da zuzen katarsi hori: garbiketa, barne purifikazioa? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.
Badirudi katarsia dela printzipio nagusia: aurreiritzi gordin zahar guztiak egun argitan jarriak eta barre algara artean garbituak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.
Gehiegizko zama zen niretzat sekretu hura, eta, gainera, berak bultzatu ninduen katarsi moduko hura egitera. Emakumearentzat ileapaindegia, antzinako grekoentzat teatro tragikoa zen bezala, gizon gehienentzat futbol estadioa den bezala, katarsia egiteko lekua da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.
Ez zekien zergatik, baina dutxa katarsia zen Matiasentzat. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 68. orr.
Misterio horretara hurbiltzeko, urrundua zaudenean, alegia, nik uste dut lehendabizi bizi hunkidura eta emozioa daudela (nire kasuan katarsi bat izan zen), eta gero hasten direla prozedura intelektualak. Herria 2005-02-17
Idaztea katarsia, terapia, liberazioa zela Saderentzat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.
Katarsian sartzen ari ginela uste dut. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 195. orr.
Atzo arratsalde osoan erabili dudan jazarraldiak utzi nau garbiturik bezala, "katarsis" baten maneran. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 166. orr.
Leku berean, aldi berean, jarduera berean, tarrapatan pilatzen zaizkigu emozio guztiak: katarsi beteko garaia. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.
Wiktor protagonistak katarsi moduko bat bizi du Wilkon, denboraren joanaz ohartzeko. Berria - Kultura 2004-12-08
Duda gutxi dago bi pertsonaia horien atzean dagoena idatzi eta asmatu zituen autorea bera dela, exorzismo eta katarsi ariketak egiten ari dena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.
Dutxa katarsi tipo bat da, etnografoek sinistu nahi ez badute ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.