Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain atea ireki, orain atea itxi, katarro handiak harrapatzen baitira itxi-ireki horietan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.
Halakok katarro gogor bat harrapatzen zuela, sei bisita beretzat; erreuma zuela, hogei bisitata ere izan zitezkeen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 210. orr.
Karmele, urte erdi bat lehenago kontsultan izan nuena, katarro bortitz batekin. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 128. orr.
Kursaal aretoetako aire girotuak eragin didan katarro zitala. Berria - Kultura 2004-09-24
Horregatik, bada, katarroa baldin banuen, behar zena baino eztul gehixeago egiten nuen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.
Katarroak eragin ziezaiokeen infekzioagatik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 220. orr.
Katarroak zeukan ohean, eta soldadutxo bat bezala portatzen zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 64. orr.
Katarroarekin dabil. Berria - Gaiak 2006-01-24
Zer hago, katarroarekin? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.
Adituen esanetan, katarroaren birusa denbora luzez egon daiteke gorputzean ezkutatuta. Berria - Gaiak 2004-04-27
Ustez ardiaren katarro sukarrak erasanda zeudelako hiru abelburu hil zituzten atzo Nafarroan, bertako Gobernuaren aginduz. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
· Aste honetan 40.000 inguru oilasko hil dira Krimeako hainbat etxaldetan, baina agintariek esan dutenez, hegazti katarroak hil ditu animaliok, ez gripeak. Berria - Gaiak 2006-01-06