Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katar1 iz katu arra.
Baldarra da antzara, azkarra katarra. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 207. orr.
Katarrak, beste katarrekin borrokan hasi eta kontrarioa indartsuago dela sumatzen duenean, ihes egiten du. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 34. orr.
Katar bat, katar nabar bat, barrandan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 207. orr.
Katarra atzaparka. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 207. orr.