Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Europako Legebiltzarrak atzo aurkeztu zuen txosten batek dioenez, katamotz iberiarra desagertzear dago. Berria - Gaiak 2004-04-27
Iberiar Penintsulan 155 katamotz inguru geratzen dira egun. Berria - Gaiak 2004-04-27
Katamotzak «oztopo ugari» gainditu behar ditu bizi ahal izateko. Berria - Gaiak 2004-04-27
Migelek hartzaren eta katamotzaren ehizan hil zuen, inguruko oihanetan, hilabete horietako asperdura. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.
Ardi bat baino gehiago galdu dut arroiletan lepoa hautsita, edo katamotzak begiak erauzita. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.
Gutxiago edaten zuen, egoki gobernatzen zen gonbidaturik bagenuen eta Lajosen katamotz-begietatik gordetzen zen, izandako bizitza triste eta adabakiz betea ezkutatu nahian. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Duela hamar urte ugaltzeko gai ziren 48 katamotz talde zeuden. Berria - Gaiak 2004-04-27