Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama umea besoetan, umea katamar, umea lehenengo pausoak ematen, umea lehen hitzak ahoskatzen [...]. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 82. orr.
Korrika alde egin genuen katamar, katu beldurtuen jauziekin, eta gero zutitu eta arrapaladan, batez ere atzetik guardiako erreketeak zetozela ohartu ginenean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.
Neska orduan zakila ahotik atera eta katamar etorri zen Goioren gainera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.
Makurtu egin zen bere ipurtalde boteretsua erakutsiz, katamarran hurbildu zitzaidan benetako felino baten gisa... eta orduan hasi zen onena. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.
Hormari itsatsita irristatu nintzen lehenengo, eta gero katamarran joan nintzen nire andregaiak leihoko argia moteltzeko duen bionboaren atzeraino. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 129. orr.
Neure ohe gainera igotzen naiz katamarrean eta Italo Svevo-ren Zahartzaro irakurtzen hasten naiz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.
Igo zen, beraz, Jonatan katamarrean, esku-oinez lagundurik, ezkutaria ondoren zuela. Elizen arteko biblia 1 Sm 14,13