Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katalizatu, kataliza, katalizatzen 1 du ad katalisia eragin.
Kasu guztietan, erreakzio-kate linealak ditugu, hots, sekuentzia batzuk, non urrats bakoitza entzima espezifiko batek katalizatzen baitu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Konposatu jakin bat finkatu eta eraldakuntza kimikoa katalizatzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Entzima horiek katalizaturiko erreakzio kimikoen azterketa zinetiko xeheak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
2 irud/hed
Une historiko haren partaide izateak sorrarazten zien emozioa, eta bertsoak emozio hori katalizatu, bideratu baino ez zuen egin behar. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.