Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
katalisi iz erreakzio kimiko baten abiaduraren lastertze edo moteltzea, erreakzioan parte hartzen ez duen gai batek eragina.
Katalisia eragiten duen substantziari deitzen zaio katalizatzailea, erreakzioa azkartzen duen substantziari. Berria - Gaiak 2004-12-31
ADNa jaun eta jabe den mundu bizi horren aurretik, izan bide zen beste bat, non ARNa baliatzen baitzen hala erreplikaziorako nola katalisirako. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.
Katalisi Institutuak. Berria - Gaiak 2004-12-31