Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eliza katakunbetan gorde zen. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 73. orr.
Framazonen ikur eta sinboloak Paris eta Erromako katakunbetan aurkitu izan dira, Partenongo harri-abarretan, eta Txinako Harresi Handian, Karnak eta Palmirako tenpluetan eta Egiptoko piramideetan... beti framazonen batek aurkitu ere, noski. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.
Katakonben hesi sendoan ipini nuen eskua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.
Hezur pilatuez beteta zeuden hormen ondotik igaro ginen [...], eta katakonben barreneneko parteraino iritsi ginen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.
Sakonune hark ez zirudien berariaz egina, ez baitzen katakonbetako sabaiaren bi euskarri erraldoiren arteko barrunbea besterik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.
Eskaileraren beherenean ganga bat zegoen, egiaz katakonba heze, hotz, luze, bihurri baterako sarrera ematen zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.
Gaizkitzen hasi nintzen katakonbetako hezetasun hartan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.
Sirakusako katakonban honako inskripzio bitxi hau topatu dute: [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.
Seriotasun itxuratiz, baina esan egin nion, eta berak ulertzen zuela erantzun zidan, "je vois", katakume batek esango zukeen bezala, katakumeek hitz egiteko dohaina balute. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.
Ezkuernagako katakunbetako ardo guztia edango nuke kristolako atxurra harrapatu arte. Berria - Kultura 2004-02-06
Alegia, katakunbetara bidali nahi dituztenei helduleku begi bistakorik ez uzteko ahalegina egin dute. Berria - Euskal Herria 2004-05-09
Gobernuak katakonbetan gorde nahi du [pobrezia]. Berria - Euskal Herria 2004-07-02